Programa birtualera - NILSA

NILSA

ONGI ETORRI PROGRAMA BIRTUALERA

Koronabirusaren epidemia dela-eta martxoaren 13an hezkuntza-programaren aurrez aurreko jarduera osoa gelditu denez, NILSAk ingurumenaren aldeko eta ura behar bezala erabiltzearen aldeko kontzientziazio-neurriak eskaintzen jarraitzea erabaki du. Eta egun eskura dagoen bitarteko bakarra erabiliko du: internet.    
 
Jarraian, bederatzi jarduera eta jolas interaktibo bat proposatzen dizkizugu. Astero eguneratuko dira, eta, horregatik, astero bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nobedadeak zeintzuk diren ikusteko eta jolastuz eta ikasiz disfrutatzeko. Galderarik, jarduerarik edo iruzkinik izanez gero, idatz iezaguzu lasai.  

Monitoreek pozik erantzungo dizkiete zure galderei, posta elektronikoz edo telefonoz. 
Hauek dira haien harremanetarako datuak:

Edurne Arkotxa (620 33 74 05)
Odei García de Acilu (620 33 78 75

JOLASAK: GARBITU ESKUAK

Krisialdi pandemiko honetan behin eta berriz entzuten ari gara "Garbitu eskuak" esaldia. Horregatik, higiene-ohitura egokiak sustatzen dituen jolas bat proposatzen dizugu. Eta gogoratu, eskuak garbitzea beti da garrantzitsua, ez orain bakarrik. Patogeno eta mikrobio gehienak eskuetan daude: garbitze hutsarekin, gaixotasun eta arazo ugari saihestu ditzakezu. Hasi jolasten orain! Eta gogoratu: itzul zaitez datorren astean, zuretzat izango dugun sorpresa ezagut dezazun.

Hand Wash Up Nilsa

URA JOKOAN

Hona hemen uraren kudeaketari buruzko mahai-joko bat eta rol-joko bat. Jolasteko, partaideak bi taldetan edo gehiagotan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak jokoaren elementu ezberdinak bilduko ditu. Guztiak arituko dira ur-kudeatzaile gisa, eta talde bakoitza bere hiriko ura kudeatzeaz arduratuko da. Hala, txorrota noiz ireki ala itxi erabakitzeaz gain, bestelako neurriak ere hartu beharko dituzte, ura hiriko edozein txokotara iristeko edo modu batera edo bestera arazteko, besteak beste. Helburua ahal bezainbeste gertakari zibil konpontzea da, baita ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balio orekatuak dituzten neurriak hartzea ere.

HERRITAR ZIENTZIA

Jarduera honetan, herritar zientzia deitu dugunaren inguruko aplikazioak (appak) aztertuko dira. Interes eta fidagarritasun zientifikoko programei buruzko iradokizunak eskaintzen ditugu, horiek deskargatu eta gailu mugikorrean haiekin entretenitzeko aukera izan dezazun, eta, aldi berean, ingurumen-ezagutza gehiago izan ditzazun. Astean behin iradokizun berri bat argitaratuko dugu, beraz, ...ez ahaztu hurrengoan berriro itzultzea!

IBAIAREN FAUNA ETA FLORA

Dibulgazio-txartelen bilduma da. Astero fitxa berri bat argitaratuko dugu. Helburua ibaiko ekosistemetan bizi diren animaliak eta landareak ezagutzea da: izaki bizidunak dira horiek ere, eta, horregatik, gure errespetu eta ardura handiena merezi dute. Gizakiek beraiena ez den planeta batean elkarbizitzen ikasi behar dute, beste milaka espezierekin batera; izan ere, haiek ere bertan bizitzeko eskubide bera dute. 

ALBISTE DEIGARRIAK

Uraren hiri-zikloari edo beste ingurumen-gai batzuei (klima-aldaketa, adibidez) buruzko berrien laburpen bat eskaintzen dizugu hemen. Funt-funtsezkoa da egunean egotea; izan ere, bakarrik informazioarekin izan ahal izango gara konstruktiboak, kritikoak eta gure inguruan eta guri gertatzen zaigunaren jakitun, beste espezie eta izaki bizidun batzuekin bizi diren izaki gisa. Zerbait bidali nahi baduzu, egin lasai! Pozik irakurriko dugu.

ETXETIK

Gustatuko litzaizuke normalean gure hezkuntza-programa presentzialean lantzen ditugun gaiei buruzko azalpen-bideo bat ikustea? Hemen igoko ditugu. Eta badakizu, hau guztia amaitzen denean, animatu zure herriko araztegia ezagutzera! Bisitak, tailerrak eta abar eskaintzen ditugu mota guztietako jendearentzat Nafarroako herri guztietan: zure beharren arabera pertsonalizatzen dugu eskaintza. Webgunearekin hasi, eta, hilabete batzuen buruan, gure instalazioetan itxarongo zaitugu.

JOLASTUKO GARA?

Zure esku uzten dugu gure ohiko materiala. Helburu ludikoa duten dibulgazio-tresnak dira; irakasteko edo denbora librean erabil daitezke eta, gure ustez, oso baliagarriak dira. Hiri-erabilerako uraren ziklo integrala ezagutu dezazula nahi dugu, bereziki arazketa eta saneamendua, izan ere, NILSAk 31 urte daramatza horretan lanean. Zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu! Lehenengo paragrafoan adierazitako Whatsappean ere egongo gara. Laguntzeko irrikan gaude. 

Ur Birtuala

Aldaketaren Erronka

Erabiltzen dugun ura

Uraren bidaia

Bete ezazu zikloa

Cambio climático

Energías renovables

Impactos cambio climático

ESKULANAK

Sormen jasangarriaz hitz egitea gustatzen zaigu. Etxean ditugun materialak erabiltzean datza, hondakin berririk sortu beharrik gabe, hau da, lehendik sortu ditugunak erabiltzea bigarren bizialdi bat emateko. Ekonomia zirkularra deitzen diogu horri: botatzeko materialak murriztea, hots, lehendik dagoena probestea, objektuen bizialdi erabilgarria luzatzea, bigarren erabilera bat ematea... Animatuko? Gogoratu astean behin proposamen bat argitaratuko dugula.

URAREN ZAINKETARI BURUZKO TAILERRA

Hemen, etxeko ura aurrezteko jokabideak proposatzen dizkizugu. Ohiko hezkuntza-programan lantzen ditugun jarduerak dira, eta orain zure gelan, sukaldean, egongelan edo lantokian zuzenean egin ahal izango dituzu, mugitu gabe ikasi ahal dezazun. Etxean geratu, baina aprobetxatu zure denborari eta interneti ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Jarraibide erraz hauekin lagundu nahi zaitugu. Zuk dagoeneko egiten duzun baten bat falta dela uste baduzu, esaiguzu posta elektronikoz, Whatsapp bidez edo telefonoz. Zurekin gaude hariaren beste aldean.

ASTEKO ERRONKA

Erronkan parte hartu nahi? Zeure burua hobetzea gustatzen zaizu? Orduan, espazio aproposa da hau zuretzat; astero eguneratuko dugu, zazpi egunean behin helburu bat bete dezazun. Eta etxetik atera gabe. Helburua da proposatzen ditugun jarduerak zuen asterokoan aurrera eramatea, zuk eta zure etxekoek, edo soilik zuk, bakarrik bizi bazara. Epea amaitzean, urarekin lotutako eguneroko ohiturei buruzko gauza asko ezagutuko zenituen. 

UR-AZTARNA APALEKO ERREZETAK

Ezetz halakorik espero. Ba, bai, janaria prestatzean eta prestatzeko moduan ere badago ur-aztarna.Pentsatu al duzu inoiz zenbat ur behar dugun egunero jan ahal izateko?Edo edaten duzun ura baino ez duzula kontsumitzen uste al zenuen? Errezeta osasungarrien atal honetan, dieta zaindua eta askotarikoa proposatzen dizugu, elikagarria eta osasungarria; horrez gain, kontuan hartzen du ur birtualaren kontzeptua, hau da, zenbat ur gastatzen duzun egunero konturatu gabe. Errezetaren bat ezagutzen baduzu, bidal iezaguzu! Atseginez argitaratuko dugu. Eskerrak emango dizkizugu honen bidez.