NILSAren ingurumen-hezkuntzako programan, zure ikaskuntzaren protagonista izatea nahi dugu! Horregatik, metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, pentsarazteko, sortzeko, elkarlanean aritzeko eta, garrantzitsuena, ikasten duzun bitartean ondo pasatzeko!
Abenturak biziko dituzu, eta zu izango zara zientzialaria, asmatzailea eta planetaren zaindaria! Metodologia aktibo eta berritzaileak erabiltzen ditugu, ikaskuntza misio epiko batean bihurtuz.
Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza
Imajinatu zientzia-detekti-be bihurtzen zarela: uraren kutsadura edo ibaiak zaintzeko moduak bezalako arazo errealak ikertuko dituzu. Taldean, irtenbide berritzaileak bilatuko dituzu eta probatuko dituzu. Ez dago erantzun okerrik, aurkitzeko aukerak baizik!
Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza
Erronkak gustuko dituzu? Hemen misio eta erronkei aurre egin beharko diezu uraren hiri-zikloarekin lotutako egoerak konpontzeko. Zure lagunekin lan egingo duzu, teknologia eta sormena erabiliz erronka bakoitza gainditzeko. Helburua? Eginez ikastea eta aldaketaren agente bihurtzea.
Ikaskuntza Kooperatiboa
NILSA-n inork ez du bakarrik ikasten. Taldeko jarduerei esker, bakoitzak bere ideiak eta trebetasunak emango ditu helburu komun bat lortzeko. Zure lagunak zure aliatuak izango dira, eta elkarrekin gauza harrigarriak lortuko ditugu!
Komunitate Proiektuak
Zer iruditzen zaizu ibaia kutsatzaileetatik eta hondakinetatik garbitzea? Animatu zure familia eta auzokideak “Ibaiaren alde” kanpainan parte hartzera; denon artean gure ibaiak izaki bizidun guztientzat leku seguru eta atsegin bihurtuko ditugu. Zure ekintzek munduan eragin positiboa dutela ikusiko duzu.
Ikaskuntza eta Zerbitzua
Beste batzuei lagunduz ikasiko duzu. Adibidez, txikienei ingurumenarekiko ardura erakuts diezaiokezu edo tokiko elkarteekin elkarlanean aritu. Elkartasuna ere ikasteko modu bat da!
Gamifikazioa
Jolastuz ikasi? Bai noski! Jolasak, lehiaketak eta sariak erabiltzen ditugu jarduera bakoitza zirraragarri bihurtzeko. Lortu puntu gehiago zure lorpenengatik, gainditu mailak eta bihurtu “planetaren zaindari”!
Adin guztietarako jarduerak
Tailer praktikoetatik aire zabaleko irteeretara, gure jarduerak haurrek, gazteek, helduek eta nagusiek ura eta ingurumenaren garrantziaz gozatu dezaten diseinatuta daude. Denontzat abenturak eta esperientziak eskaintzen ditugu! Aurkitu webgunean gehien gustatzen zaizun aukera eta erreserbatu zure lekua!
Prest zaude bat egiteko? NILSA-n ez duzu soilik ikasiko; esperientzia paregabeak biziko dituzu, lagunak egingo dituzu eta bizitza osorako baliagarriak izango diren trebetasunak garatuko dituzu. Planetaren etorkizuna zure esku dago!
Ausartzen al zara aldaketaren parte izatera?