Eman izena - NILSA

NILSA

EMAN IZENA

Alantzan oraindik? Uste duzu ikasleentzat edo haurrentzat besterik ez den zerbait dela? Ez zaude ziur prestakuntza-eskaintza zure herriraino iritsiko ote den bizilagun gutxi zaretelako? Talde txikia zarete? Edo zenbait belaunaldi biltzen dituen talde bat zarete? Zahar-etxe bat da zuena? Ingelesezko eskaintza baten bila zabiltzate? Edo euskaraz bakarrik nahi duzue? Edo zenbait hizkuntzatan? Tira, uste dugu erantzuna eta soluzioa dugula zalantza horientzat guztientzat, eta beste batzuentzat ere bai.  
 
NILSAren programa talde bakoitzaren beharretara egokitzen da: programaren arduradunekin hitz egin besterik ez duzue egin behar. Asier Santana eta Nerea Gorostidi ariko dira zuen zalantzei erantzuten, eta haiek arduratuko dira nahi dituzuen ordutegi eta edukietara hobekien egokitzen den eskaintza diseinatzeaz.  
 
Gogoratu, gainera, hezkuntza-programa guztia erabat dohainik dela, gizartearekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoaren parte bat baita.  Zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonarekin finantzatzen gara, eta badugu konpromiso bat horren inguruan: horren parte bat itzultzea prestakuntza eta ezagutza eskainiz. Izan ere, uste dugu horiek ezinbestekoak direla gizarte garatu, kontzientziatu, iraunkor, arduratsu, eta, batez ere, zentzudun bat eraikitzeko.  
 
Dei iezaguzu, eta, gutxienez, informatu. Gero erabakiko duzu izena eman nahi duzun edo ez... Baina zaila izanen zaizu izenik ez ematea eskaintzen ahal dizugun guztia ezagutu eta gero.   
 
Parte hartu, zure zain gaude.

HEZKUNTZA TALDEA

Asier Santana
asantanai@laescueladelagua.com
620 33 78 75
948 79 56 01

Naiara Gorostidi
ngorostidi@laescueladelagua.com
620 33 74 05
948 79 56 00
 

jarduera-eskaera

* eremu guztiak bete beharrekoak dira

Código anti Spam