Kontaiguzu - NILSA

NILSA

Kontaiguzu

Laguntzen ahal badugu, prest gaude horretarako.  NILSAren komunikazio-konpromisoak ahalik eta gardentasun handiena hartzen du barne, eta, era berean, informazio-garrantzia duen edozein konturi erantzuteko behar den arintasuna ere hartzen du kontuan. Komunikabideen esanetara gaude, bai eta gure webgunean agertzen ez den informazio zehatza eta espezifikoa behar duten entitate, elkarte, instituzio edo beste edozein erakunderen esanetara ere. 
 
Kontsultak telefono bidez edo posta elektroniko bidez egin daitezke. Normalean posta elektroniko bidez erantzuten dugu eta behar den material guztia ematen dugu (logotipoak bektorialean, bereizmen handiko argazkiak, datu teknikoak eta zientifikoak, planoak, mapak, pleguak...) edo beste iturri batzuetara bidaltzen ditugu beharrezkoa izanez gero.  Nolanahi ere, honako konpromiso hau ere badugu: ez uztea komunikazio bat ere erantzunik gabe. Izan ere, laguntzen ahal badugu, prest gaude horretarako. Eta, gainera, ezin badugu edo ez badakigu, saiatuko gara harremanetan jartzen ahal duen norbaitekin.

helbidea

Barañaingo etorbidea 22.
31008 - Iruña (Nafarroa).

telefonoa

Telefonoa 848 430 800

posta