NILSA, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.

Legezko oharra

Eskerrik asko interneteko gure webgunean sartzeagatik.

Nilsak internetaren erabiltzaileei ematen dien zerbitzuaren erabilera arautzen du dokumentu honek. Webgune honen erabilerak baldintza horiek onartzea dakar; halaber, Nilsak edozein unetan alda ditzake baldintza horiek.

Identifikazio- eta erregistro-datuak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean –uztailaren 11koa– ezarritakoa betetze aldera, honako hauek dira webgune honen informazio orokorreko datuak: 

Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA), A31243702 Identifikazio Fiskaleko Zenbakiarekin Sozietatea Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribaturik dago: 694. liburuki orok., 424. liburua, sozietateen 3. sekzioa, 35. folioa, 7476. orria, 1. inskripzioa (90/01/25). IFK: A-31243702 Izen soziala: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. Barañaingo etorbidea 22, behea. 31008 – Iruña Tel.: 848 430 800 Faxa: 848 430 832 Webgunea: www.nilsa.com Posta elektronikoa: nilsa@nilsa.com 

Webgunearen xedea eta erabilera-baldintza orokorrak

NILSAk Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du webgune hau, bere irudia sustatzeko, bere zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta bere sektorearen erregulazioarekin eta xedeekin zerikusia duen dokumentazioa eskaintzeko helburuarekin.

Erabilera Baldintza Orokor hauen xedea da atariaren erabiltzaileentzako informazioa horien eskura jartzea arautzea. Hemen jasotako baldintzekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili webgune hau eta ez deskargatu dokumenturik.

Aldatzeko ahala

NILSAk une oro eta aldez aurretik abisatu gabe alda ditzake Erabilera Baldintza Orokor hauek aldaketak webgunean argitaratuz erabiltzaileek ezagutu ditzaten.

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

NILSA da webgunearen titularra eta URL horrek berekin dituen jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiena. Eskubide horiek webgunearen diseinu grafikoak, iturburu-kodeak, edukiak eta gainerako elementuak babesten dituzte. Hori guztia, NILSAren jabetzakoak ez diren eta euren titularrei dagozkien eskubideen salbuespenarekin. Webgune honetan jasotako informazioa deskargatu eta erabiltzailearen disko gogorrean biltegiratzeko jarduera soila, baimendutakotzat jotzen dena, alde batera utzita, guztiz debekatuta dago haren eduki osoa edo zati bat izaera publiko edo komertzialeko xedeetarako aldatzea, banatzea, berrerabiltzea edo birbidaltzea NILSAren idatzizko baimenik gabe. Arestian adierazitakoaren arau-haustea Jabetza Intelektualeko Legearen Testu Bateginean (JILTB) babestutako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen urraketa izan liteke eta indarrean dagoen Zigor Kodeko 270. artikuluan, hurrengoetan eta horrekin bat datozenetan tipifikatutako delituak eragin ditzake.

Inoiz ez da ulertuko eskubide horien lizentzia ematen denik, horiei uko egiten zaienik edo horien transmisio edo lagapen erabatekoa edo partziala egiten denik eta eskubiderik edo eskubide-itxaropenik ematen denik eta, bereziki, eduki horien gaineko aldaketa-, ustiapen-, erreprodukzio-, banaketa- edo jakinarazpen publikoko eskubiderik ematen denik NILSAren edo titularren berariazko baimenik gabe.

Webgune honetan jasotako dokumentuak

Webgune honetan dauden dokumentuak eta horien grafiko erantsiak noiznahi alda daitezke, NILSAk aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

NILSAk eta bere hornitzaileek ez dute bermatzen dokumentu eta grafiko erantsi horien edukiaren egokitasuna eta, horregatik, ez dira erantzule egingo egokitasun-falta hori izaten denean (errore tipografikoak, etab.), ez eta erabiltzaileak dokumentu horiekin egiten duen erabileraz ere. Erabiltzaileak berak hartuko du bere gain erabileratik etor litekeen arrisku guztia. NILSA ez da egingo haien erabileratik etor litezkeen kalte eta galeren erantzule.

www.nilsa.com webgunean estekak (linkak) daude, hirugarrenek kudeatutako beste web orri batzuetara jotzeko. Esteka horien helburua da erabiltzaileei bestelako informazio-iturriak helaraztea, haientzat interesekoak izan daitezkeelakoan. NILSAk ez du erantzukizunik hartzen bere gain esteka horietan ageri den informazioaren gainean; izan ere, erabiltzailea berarena soilik den erantzukizunpean sartzen da eduki horietan, haietan finkatutako erabilera-baldintzetan.

NILSAk ez du ziurtatzen bere webgunea beti erabilgarri egonen denik, ez eta hango edukiak beti osoak edo zehatz-zehatzak izanen direnik ere.

NILSAk ez du erantzukizunik hartzen webgune horretan deskribatutako informazioaren erabileratik erator litezkeen kalte edo galeren gainean, zuzenak edo zeharkakoak izan.

Beraz, NILSAk bere egiten du webgune honetako produktu eta zerbitzuen espezifikazioak aldatzeko eskubidea. 

Estekak hirugarren pertsonen guneekin

NILSAk hirugarren pertsonen webguneetarako sarbidea ematen dio erabiltzaileari esteken bidez, Interneten beste informazio-iturri batzuk badaudela eta iturri horien bidez webgune honetan eskaintzen zaizkizun datuak zabaldu ahal izango dituzula jakinarazteko xede bakarrarekin. Beste webgune batzuetarako esteka horiek ez dira inoiz xede web-orriak bisitatzeko iradokizuna edo gomendioa. Web-orri horiek NILSAren kontrolpetik kanpo daude eta NILSA ez da izango lotutako webguneen edukiaren eta erabiltzaileak esteka horien bitartez lortutako emaitzaren erantzule. Halaber, NILSA ez da izango sarbidea ematen duen webguneetako esteken erantzule.

Beste webgune batzuetatik URL honetara iristeko estekak

Beste edozein webgunetatik webgune honetarako estekak ezarri ahal izango dira NILSAri aldez aurretiko eta berariazko baimena eskatuta.
 
Berariaz debekatuta dago “framming”, “deeplinking” edo antzeko beste teknika batzuk erabiltzea. NILSAk egin ditzakeen legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea gorde du. 

Erantzukizuna mugatzea

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du webgunearen erabilera eta webgunean eskainitako zerbitzuen prestazioa bere arriskupean eta erantzukizunpean egiten direla.

NILSA, bere hornitzaileak, kolaboratzaileak eta webgunean aipaturiko hirugarrenak ez dira inoiz izango orrialde honen, orrialde honi konektatutako edozein web-orriren edo orrialde horietako edozeinetan jasotako materialen edo informazioaren erabileraren, erabilera-ezintasunaren edo erabileraren emaitzen ondoriozko kalteen erantzule (besteak beste, irabazi-galeren, datu-galeren edo negozioa etetearen ondoriozko kalteak), erantzukizun hori bermean, kontratuan, erruan, zabarkerian edo legezko beste edozein teoriatan oinarrituta badago eta kalte horiek jasateko aukerari buruz abisatu bada eta ez bada. Erabiltzaileak orrialde honetako materialak edo informazioa erabiltzeak berekin badu zerbitzu bat emateko, ekipamendua konpontzeko edo datuak zuzentzeko premia, erabiltzailea izango da kostu horien erantzulea.

NILSAk, oro har, ez du kontrolatzen erabiltzaileek egiten duten webgune honen erabilera. NILSAk ez du inolaz ere bermatuko erabiltzaileek webgunea legearen arabera, Baldintza Orokor hauen arabera, oro har onartutako moralaren eta ohitura onen arabera eta ordena publikoaren arabera erabiliko dutenik eta arduraz eta zuhurtziaz erabiliko dutenik.

Erabiltzailearen betebeharrak

Oro har, erabiltzailea behartuta dago Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzera eta baldintza hauetan edo webguneko beste edozein tokitan jasotako ohartarazpen eta agindu bereziak betetzera eta beti legearen arabera jokatzera, zerbitzuaren izaerari dagokion ardura erabiliz, eta ez du webgunea edozein modutan erabili behar, hau da, NILSAren, bere hornitzaileen, kolaboratzaileen eta gainerako erabiltzaileen edo, oro har, edozein hirugarrenen ondasun edo eskubideen ohiko funtzionamendua galarazi, kaltetu edo narriatzeko moduan.

Erabiltzailea behartuta dago webgune honen erabileran eta zerbitzuen prestazioan izaera adierazlearekin eta ez izaera mugatzailearekin, honako hauek egitera:

  • Erregistratuz gero, egiazko datuak ematera eta eguneratuta edukitzera.
  • NILSAk emandako sarbide-sistemari buruzko informazioa behar bezala zaintzera, eskainitako zerbitzuetara iristeko elementu identifikatzaile eta bideratzaile gisa, hirugarrenei haiek erabiltzen eta haietara iristen ez uzteko konpromisoa hartuz eta haien erabilera desegokiaren ondorioz sor litezkeen kalte eta galerengatiko erantzukizuna bere gain hartuz. Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartu behar du NILSAri jakinarazteko, ahalik eta lasterren, informazioa galdu egin dela edo lapurtu egin dutela edo hirugarren batek informazioa lortzeko arriskua dagoela.
  • Webgunearen bitartez publizitate-, sustapen- edo merkataritza-ustiapeneko jarduerak ez egitera, edukiak eta batez ere atariaren bitartez lortutako informazioa publizitatea bidaltzeko edo salmenta zuzeneko xedeekin edo beste edozein xede komertzialekin mezuak bidaltzeko eta ez hirugarrenen datuak jasotzeko edo biltegiratzeko, NILSAren idatzizko berariazko baimenik gabe.
  • Webgunearen edo NILSAk eskainitako beste edozein zerbitzuren erabileran beste batzuen nortasuna ez hartzera, hirugarrenen pasahitzak edo sarbide-gakoak erabiliz edo beste edozein modutan.

Jakinarazpenak

Baldintza hauen ondorioetarako, eta NILSAren eta erabiltzailearen artean egin behar den edozein jakinarazpenetarako, haren Informatika Arduradunari bidali behar zaizkio Baldintza Orokor hauetako “Identifikazio- eta erregistro-datuak” atalean jasotako idatziaren bitartez.

NILSAk erabiltzaileari egin beharreko jakinarazpenak webgune honetan emandako datuen arabera egingo dira. Erabiltzaileak berariaz eta webgunearen erabilerarekin eta/edo bertan eskainitako zerbitzuen kontratazioarekin zerikusia duten jakinarazpen guztietarako onartzen du, ohiko bitartekoez gain, posta elektronikoa erabiltzea jakinarazpen horiek bidaltzeko prozedura baliagarritzat.

Legeria aplikagarria

Erabilera-baldintza orokor hauek eragin diezaiokeen egungo eta etorkizuneko nazioarteko, Europako Erkidegoko eta Espainiako legeriaren arabera arautu eta interpretatuko dira.

Alderdiek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari eta berariaz jarriko dira Iruñeko (Nafarroa) Epaitegi eta Auzitegien mende, baldin eta aurkako itunik idatzita ez badago, kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo egikaritzean sor litekeen edozein eztabaida ebazteko.