Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko bat da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barnean dagoena; hondakin-urak araztea, hiri-hondakinak kudeatzea eta horniduran laguntzea dira haren xedeak.
NILSA 1989an sortu zen, Nafarroako Ibaien Saneamendurako Planaren tresna kudeatzaile gisa, 1988an onetsi baitzen plan hori.
2007tik, NILSA Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren parte da, haren kudeatzaile gisa. Entitate horrek Nafarroako mankomunitate guztiak biltzen ditu, Iruñerrikoa izan ezik, baita Baztango Udala ere. Honako helburu hau du: lortzea Nafarroako hondakinak modu optimoan kudeatuak eta tratatuak izan daitezela indarrean dauden araudi guztiekin bat, interes berezia jarrita Europar Batasunean sortzen diren haietan.
NILSA sozietatearen helburua berme osoko zerbitzua ematea da, kalitate-maila altuarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko ingurumena eta ur-baliabideak babesteko helburu orokorren esparruan. Horretarako, enpresa efizientea, berritzailea, fidagarria eta errespetutsua izan behar du. Horrela, berme osoko zerbitzua emango du, balio erantsi handikoa, kalitate handikoa eta osagai teknologiko eta berritzaile nabarmenekoa.
Era berean, arlo horretan dituen betebeharren eta gizarte-sentsibilitatearen jakitun, NILSAk konpromiso handia du ingurumenaren babesarekiko eta bere langileen segurtasunarekiko eta osasunarekiko.
Hori lortzeko, zuzendaritzak UNE EN ISO 9001:2015, UNE EN ISO 14001:2015, UNE 93200:2008, ISO 45001:2018 eta UNE 166002:2021 arauen eskakizunetan oinarritutako Kudeaketa Sistema aukeratu du. Antolaketaren bikaintasun-maila ahalik eta handiena lortzea du xede sistemak.
Eredu honen egiturak ezinbestekotzat jotzen du LANGILE GUZTIAK inplikatzea eta honako jarduera-lerro hauen garapenean laguntzea:
Zuzendaritzak, bestalde, hitzeman du sistema garatzeko behar diren baliabide eta bitarteko egokiak ezartzeko, langile guztien artean banatzeko eta betearazteko.
Gerentzia Zuzendaritza (Fernando Mendoza Rodríguez): sozietatea zuzentzen du eta haren ordezkari aritzen da erakundeetan; halaber, Administrazio Kontseiluak onetsitako akordioak gauzatzen ditu.
Komunikazio eta Erakunde Harremanetako Departamentua (Rebeca Echeverría Viguri): barne eta kanpoko komunikazioari buruzko alderdiak zuzentzen eta koordinatzen ditu, baita sozietatearen erakunde-harremanak ere.
Administrazio eta Finantza Departamentua (Mikel Satrústegui Marturet): sozietatearen alderdi administratiboak eta ekonomiko-finantzarioak zuzentzen eta koordinatzen ditu.
Eragiketa eta Mantentze-laneko Departamentuak (Roberto Ferrández Lasaosa): Nafarroako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea 2019-2030 instalazioen funtzionamendua zuzentzen eta koordinatzen du.
Hondakinen Departamentua: hondakinen arloko planifikazioa eta gainerako alderdiak zuzentzen eta koordinatzen ditu.
Proiektu, Obra eta Uraren Planifikazio Saila Departamentua (Gregorio Berrozpe Ullate): proiektuak idazten ditu, eta arazte-instalazio berriak ezartzeko beharrezkoak diren obrak zuzentzen ditu.
Planifikazio eta Kudeaketa-sistemen Departamentua (Andrés Sola Ollo): planifikazio estrategikoa eta kalitateko kudeaketa-sistemak zuzentzen eta koordinatzen ditu, baita lan-arriskuen prebentzioa ere.
Diziplina desberdinetako berrogei profesionalek osatzen dute NILSA: ingeniaritza, biologia, finantzak, zuzenbidea eta kazetaritza, besteak beste.
Langile gehienak 40 eta 55 urte bitartekoak dira, eta bost kudeaketa-alorretan sailkatuta daude guztiak.