Zerbitzuen karta - NILSA

NILSA

ZERBITZUEN KARTA

NILSAren Administrazio Kontseiluak zerbitzu-gutun bat onetsi zuen 2009ko martxoan, saneamendu-kanona behar bezala kudeatze aldera. Zerga horren bilketan gardentasuna eta puntualtasuna dira konpromiso nagusia; zergadun guztiek ordaintzen dute uraren ordainagiriaren bidez, eta araztegiak eraikitzera eta haien mantentze-lanera bideratzen da oso-osorik. 21/2005 Foru Legeak Administrazioan zerbitzu-gutunak sortu zituen herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatearen auto-ebaluazioa egiteko eta kexak eta iradokizunak tramitatzeko bideak haien esku jartzeko.

2021-2022 Zerbitzuen karta

IDENTIFIKAZIOA
NILSA Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikitako sozietate publikoa da. Nafarroako Administrazioaren eta toki-entitateen arteko koordinaziorako tresna da, helburu sozialean aipatutako xedeak lortzeko. 
 
XEDEA, ESKUMENA ETA BALIOAK
NILSAren xedea tokiko azpiegitura publikoak abiaraztea eta kudeatzea da, hala nola hondakin-uren saneamendua, hiri-hondakin solidoen tratamendua eta edateko uraren hornikuntza. Gure helburua Nafarroa zerbitzu horien prestazioan eraginkortasun-eredu izatea da, ingurumenarekiko errespetuan eta baliabideen optimizazioan oinarrituz eta toki-entitateen eta Nafarroako Gobernuaren arteko koordinazio egokiaren bidez. NILSAren zerbitzu-gutunaren xedea eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematea eta toki-entitateen, enpresen eta herritarren aurrean bere gain hartzen dituen konpromisoak zabaltzea da.

ZERBITZU-GUTUNAREN KUDEAKETA 
NILSAren zerbitzu-gutuna enpresaren kudeaketa-sistemaren baitan dago, eta, hiru hilabetean behin, zuzendaritza-taldeak konpromisoen betetze-maila gainbegiratzen du adierazleen bidez. Bi urtean behin, bestetik, azterketa zorrotz-zorrotza egiten da eta konpromisoak eta lortu beharreko helburuen balioak eguneratzen dira.

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
NILSAren kudeaketa-sistemaren barruan kexa-, iradokizun- eta eskertze-prozesu bat dago, eta, bertan, ezarritako kanalen bidez, sozietatean jasotzen diren eskaera guztiak kudeatzen dira. Toki-entitateei eta enpresei bidaltzen zaizkien inkestetan atal txuri bat dago, eta, hor, kexak adierazi edo haien ustez beharrezkoak diren iradokizunak egin ditzakete. Ekarpen guztiak NILSAko zuzendaritza-taldeak kudeatzen ditu eta idatziz erantzuten dira gehienez ere 21 egunen buruan.

UNITATE ARDURADUNA
NILSAko zuzendaritza-taldea.
 
ARAUDIA
• Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea. 
• 82/1990 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legearen erregelamendua onesten duena.
• Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko azaroaren 20ko 35/2002 Foru Legea.
• Ingurumena Babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea.
• Nafarroako Ogasunari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea.
• Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Foru Legea, seigarren xedapen gehigarria.
• 2012ko Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legea, zazpigarren xedapen gehigarria.
• 34/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea aldatzen duena.
• Ingurumenaren kutsaduraren kontrola usainen bidez. Europako araua: UNE-EN 13725:2004.  

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK 
• Gure helburu sozialeko zerbitzuen inguruko informazio fidagarria eta azkarra jasotzeko eskubidea.
• Eragiten dioten tramitazioak ezarritako kalitate-estandarren barruan egiteko eskubidea.
• Instalazioen mantentze- eta sustatze-lanek sortutako eraginak gutxitzeko eskubidea.
• Komunikazio-kanalak izateko eta erabiltzeko eskubidea.
• Modu profesionalean artatua izateko eskubidea.    

ELKARLANA ETA PARTE-HARTZEA 
Edozeinek lagun dezake zerbitzu-gutuna hobetzen bere iradokizunak adierazitako kanalen bidez bidaliz (ikusi harremanetarako informazioa).
Adierazleetako batean helburua lortzen ez bada, kausen analisia egiten da; inplikatutako pertsonek hartzen dute parte eta helburuak lortu ahal izateko beharrezko baliabideak jartzen dira.

ZERBITUAK ETA KONPROMISOAK

INSTALAZIOEN SUSTATZEA ETA MANTENTZEA

LANKIDETZA:
• Proiektuak idaztea
• Obren sustapena eta exekuzioa
• Instalazioen eragiketa- eta mantentze-zerbitzuen prestazioa.
 
KUDEAKETA ZUZENA:
• Aholkularitza teknikoa eta proiektuen ikuskapena
• Aholkularitza teknikoa eta proiektuen ikuskapena obrak exekutatu bitartean
• Aholkularitza teknikoa eta eragiketaren eta mantentze-lanen ikuskapena

KONPROMISOAK ETA NEURRIAK
• Obraren planifikazio-prozesuan zehar informazio egokia emateko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Gogobetetze-maila. Toki-entitateei egindako inkestak]
• Obrak egin bitartean eragozpenak gutxitzeko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Eragozpen-maila. Toki-entitateei egindako inkestak]
• Obrak ezarritako epean amaitzeko konpromisoa. Toki-entitateen balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Epeak betetzeari buruzko toki-entitatearen ebaluazioa. Toki-entitateei egindako inkestak]
• Instalazioen funtzionamenduak eragin ditzakeen eragozpenak gutxitzeko eta arazoak konpontzeko erantzun eraginkorra emateko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Eragozpen-maila. Toki-entitateei egindako inkestak]
• Instalazioen % 100, denboraren % 98an gutxienez, erabilgarri dagoela ziurtatzea [Instalazioen erabilgarritasuna: orduen > % 98. Barne-kontrolerako sistemak]
 

SANEAMENDU-KANONAREN DIRU-BILKETA

ZERBITUAK 
Saneamendu-kanonaren diru-bilketa entitate ur-banatzaileen bidez edo zuzenean entitate pribatuei.
 
KONPROMISOAK ETA NEURRIAK
• Kanonaren % 100 ezarritako epean biltzeko konpromisoa [Bildutako kanonaren %. Barne-kontrolerako sistemak]
• Kanonaren fakturazioan gorabeherak gutxitzeko konpromisoa, % 2aren azpitik [Gorabehera izandako fakturen %. Barne-kontrolerako sistemak]
• Kanonaren helmuga 1. seihilekoan jakitera emateko konpromisoa [Argitaratze-data]
 

HONDAKIN INDUSTRIALEN TRATAMENDUA ETA GUTXIAGOTZEA

ZERBITUAK 
Isuri industrial bateragarrien tratamendua
 
KONPROMISOAK ETA NEURRIAK 
• Industriei zerbitzu egokia eskaintzeko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Gogobetetze-maila. Industriei egindako inkestak]

INGURUMEN-HEZIKETA

ZERBITUAK
Hondakin-uren arazketari buruzko ingurumen-heziketa zerbitzua ematea kutsaduraren prebentziorako
 
KONPROMISOAK ETA NEURRIAK
Parte-hartzaileentzako egokia den ingurumen-heziketa programa bat garatzeko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 9 [Gogobetetze-maila. Parte-hartzaileei egindako inkestak]
 
 

INFORMAZIO OROKORRA

ZERBITUAK
Gure helburu sozialeko zerbitzuekin lotutako galderei erantzutea   

KONPROMISOAK ETA NEURRIAK
• Hirugarrenei arreta egokia emateko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Gogobetetze-maila. Zerbitzuaren hartzaileei egindako inkestak]

GOGOBETETASUN OROKORRA

ZERBITUAK
Gure objektu sozialaren barne diren zerbitzu multzoen prestazioa

KONPROMISOAK ETA NEURRIAK
• Hirugarrenei arreta egokia emateko konpromisoa. Balorazioa hau izango da: >= 8,50 [Gogobetetze-maila. Zerbitzuaren hartzaileei egindako inkestak]

INFORMAZIOA ETA HARREMANA

IRUÑA
Baranaingo etorbidea, 22 behea
31008 - Iruña 
Telefonoa:  848 430 800
Faxa: 848 430 832
Webgunea: www.nilsa.com
Posta elektronikoa: nilsa@nilsa.com