Nortasun grafikorako hiru eskuliburu egin ditugu NILSAn: lehenengoa, 2008an, sortu berriko Nafarroako Hondakinen Partzuergoarentzat. Bigarrena, 2011n, araztegietarako seinaleei buruzkoa. Hirugarrena, 2022an, NILSA Tokiko Iraunkortasuneko Katedrarentzat, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan. Lehenengoaren eta azkenaren helburuan markaren sorrera sartu zen, bai partzuergoarena, bai katedrarena. Bigarrena diseinuarena ez den eremu baterako izan zen; hori horrela izanik ere, estilo-liburuxkak hori jorratzea erabaki genuen.
Enpresa irisgarria gara herritarrentzat; hartara, norbaitek marken aplikazioari edo harekin zerikusia duen beste edozein gairi buruz zalantzaren bat badu, comunicacion@nilsa.com helbidera bidal ditzake, gu erantzuteko prest gaude eta. Izan ere, gure erantzupeko zerbitzuen eta ondasun publikoen imajinario bisualaren kudeaketa komunikazio instituzional eta korporatiborako gure konpromisoaren zati da. Etengabe hobetzen saiatzen gara; ongi etorri egiten diegu, beraz, iradokizun, iruzkin, kexa eta abar guztiei. Eskerrik asko laguntzagatik. Eta gogora dezagun arazketa gutako bakoitzarengan hasten dela.