NILSA, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.

Pribatutasun-Politika eta Lege-Oharra

1. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Webgune honetan horretarako gaitutako edozein bitarteko erabiliz ematen dizkiguzun datu pertsonalak pribatutasun-politika honen arabera tratatuko dira.

1.1 - ERANTZULEAREN NORTASUNA

  • Erantzulea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.
  • Posta-helbidea:Barañaingo etorbidea 22, behea. 31008 – Iruñea
  • IFZ: A-31243702
  • Telefonoa: 848 430 800
  • Helbide elektronikoa: nilsa@nilsa.com

1.2 - DATUEN TRATAMENDUAK

Jarraian, pribatutasun-politika honek jasotzen dituen datuen tratamenduei buruzko informazioa emango dizugu, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren(aurrerantzean, DBEO) legezko oinarria eta datuak berariaz gordetzeko epea adieraziko dizkizugu. Epe horiei legezko betebeharrak betetzeko behar den denbora gehitu beharko zaie, bai eta datuak bildu ziren helburua betetzeari dagokionez arduradunari sor dakizkiokeen erantzukizunei erantzuteko behar den denbora ere. Uneren batean zure datuak tratatzeko baimena eskatzen badizute, zure baimena behar duen helburu baterako, baimena ez emateak (edo geroago kentzeak) ez du ondoriorik izango zuretzat.

ZUREKIN DUGUN HARREMANARI BURUZKOAK
TRATAMENDUAK ETA HELBURUAKLEGE-OINARRIA (DBEO)EPEA
Informazio- edo kontsulta-eskaerak: Zure datuak erabiliko ditugu bidaltzen dizkiguzun informazio-, kontsulta- edo erreklamazio-eskaerei erantzuteko, horiek eskatzen duten kudeaketa eta irismena kontuan hartuta. DBEOren 6.1.a) Interesdunak datuak tratatzeko baimena eman zuen.
DBEOren 6.1.b) Tratamendua beharrezkoa da interesdunak eskatuta aurrekontratuko neurriak aplikatzeko.
Zure eskaerari edo erreklamazioari erantzuteko eta kudeatzeko behar den denboran.
Eskatutako zerbitzuak ematea DBEOren 6.1.b) Tratamendua beharrezkoa da interesdunak eskatuta aurrekontratuko neurriak aplikatzeko. Tratamendua beharrezkoa da interesdunak eskatuta aurrekontratuko neurriak aplikatzeko.
Bisitetako edo gertaeretako parte-hartzea kudeatzea: Ekintzaren batean parte-hartzaile gisa izena ematen baduzu, parte-hartzea kudeatzeko tratatuko ditugu zure datuak. DBEOren 6.1.b). . Interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzea. Kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean eta Erantzuleak tratamendua egiteko legitimatuta dagoen bitartean.
Kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean eta Erantzuleak tratamendua egiteko legitimatuta dagoen bitartean. DBEOren 6.1.a). Interesdunaren berariazko baimena. Zure datuak tratatzeari uko egiten diozun arte.
Giza baliabideak: lan-poltsa eta hautapen-prozesuak. . Lan-poltsa bat kudeatzen dugu eta, zentzu horretan, Arduradunaren lan-eskaintza batean izena ematen duzunean edo zure CVa bidaltzen diguzunean, egon daitezkeen lanpostu hutsak, lankidetzak, praktikak edo bekak betetzeko tratatuko ditugu zure datuak.

Hautagaitza jakin baterako aurkezten zarenean, zure hautagaitza aztertuko da, eta, hala badagokio, profilera egokitzen bazara, zurekin harremanetan jarriko gara.
DBEOren 6.1.a) Interesdunak datuak tratatzeko baimena eman zuen.
DBEOren 6.1.b) Tratamendua beharrezkoa da interesdunak eskatuta aurrekontratuko neurriak aplikatzeko.
Bi urte lan-poltsaren kasuan eta hautapen-prozesuen kasuan, horiek irauten duten arte, eta epe osagarri bat Erantzulearen erantzukizunak edo betebeharrak agortzen diren arte.
Zure nabigazio-ohituren analisian oinarritutako sailkapena: Zure bisita dela-eta eta/edo gure webguneetako interakzioetan sortzen dituzun datuak tratatuko ditugu, sailkatzeko eta interesatzen zaizun edukia aurkezteko. DBEOren 6.1.a) Interesdunak datuak tratatzeko baimena eman zuen. Tratatzeari uko egiten ez diozun bitartean eta Erantzuleak tratamendua egiteko legitimatuta dagoen bitartean.
Ordezkaritza juridikoan jarduten duten pertsona fisikoak: Ordezkaritza-egoera hori kudeatzeko eta arreta emateko erabiliko ditugu zure datuak. DBEOren 6.1.f) Erantzulearen interes legitimoa 3/2018 Lege Organikoaren 3/2018 Lege Organikoaren. Ordezkatzen den pertsona juridikoaren kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean eta tratamendua egiteko legitimatuta gauden bitartean.
ARAUAK BETETZEARI LOTUTAKOAK
Interesdunen eskubideak gauzatzeko arreta: Interesdun zaren aldetik, zure datu pertsonalei lotuta dituzun eskubideetako bat erabiltzen baduzu, ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugu zure eskaera ebaluatzeko eta erantzuteko. DBEOren 6.1.c) Erantzuleari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea, DBEOren 15. artikulutik 22. artikulura eta 3/2018 Lege Organikoaren 12. artikulutik 18. artikulura bitartekoetan oinarrituta.. Arduradunari jakinarazitako eskubideak gauzatzeko beharrezkoa den bitartean.
Interesdunei eskainitako produktuei edo zerbitzuei lotutako legezko betebeharrak betetzea. Zurekin lotzen gaituen harremanari aplika dakizkiokeen lege-eskakizunak betetzeko erabiliko ditugu zure datuak. DBEOren 6.1.c) Arduradunari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzea. Arduradunaren legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den bitartean.
Informazio-sistemak (salaketa-kanalak). Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Legean aipatzen den prozedura kudeatzea, baita jasotako informazioen liburu-erregistroan eta horrek eragin dituen barne-ikerketan aipatutakoak ere. DBEOren 6.1.c) Legezko betebeharra (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa). Bildutako helburua betetzeko beharrezko denboran eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik eratorri litezkeen erantzukizunak zehazteko gordeko dira.
COOKIEAK
Webgune hau bisitatzen hasten zarenean cookieak jasotzea onartu baduzu, webgunearen cookieen politika aplikatuko zaizu, zeina esteka honen bidez eskura dezakezun: Cookieen politika.

1.3 - ZURI BURUZ JASO DITZAKEGUN DATU MOTAK

Gaitutako harremanetarako bide desberdinen bidez (adibidez, inprimakia, posta elektronikoa eta telefonoa), identifikazio- eta harreman-datuak jasoko dira, hala nola izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta abar.

1.4 - HARTZAILEAK. DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Jarraian, zure datuak hirugarrenei jakinarazi behar zaizkien egoerak jasoko ditugu:

  • Web-orriaren ostalaritza. Gure webgunean ostatatutako datuak ostatu-zerbitzua ematen digun enpresari jakinaraziko zaizkio.
  • Googlek (Google Ireland Limited) emandako "Google Analytics" izeneko web-analisirako zerbitzua: hornitzailearen zehaztapenen eta baldintzen arabera, EBko gune ekonomikotik kanpo datuak nazioartean transferitzea dakar, eta hornitzailearen adierazpenaren arabera, Europar Batzordeak zehaztutako kontratu-klausula moten bidez aplikatu beharreko lege-esparrua betetzen dute.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaz gain, legeak hala agintzen duenean salbu, zure datuak ez zaizkio inori jakinaraziko, ezta transferituko ere, aldez aurretik zure berariazko baimena izan ezean. Nolanahi ere, araudi jakin batek datuak hirugarrenei komunikatzea edo transferitzea eska dezakete, edo Administrazio Publikoekiko, Ministerio Fiskalarekiko, epaileekiko eta auzitegiekiko eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekiko betebeharrei erantzuteko.

1.5 - ESKUBIDEAK

Datuak tratatzeko jasotako datu pertsonalei dagokienez, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak erabil ditzakezu. Era berean, egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskatzeko eskubidea izango duzu. Kasu horretan, arduradunak tratamendua bertan behera utziko du, eta hala ezartzen dion araugintza-betebeharren bat badago edo gerta daitezkeen ekintzak preskribatu arte soilik gordeko ditu. Edozein kontsulta egin edo zure eskubideak gauzatzeko, datuen babeserako politika honen goiburuan adierazitako harremanetarako edozein bideren bidez jar zaitezke gurekin, aplikagarri den araudian zehazten denari jarraikiz. 

Azkenik, erreklamazioa jartzeko egokitzat jotzen duzunean ere jo ahal izango duzu kontrol-agintaritzara (adibidez, zure ohiko bizilekua, lantokia edo ustezko arau-haustea gertatu dela uste duzun herrialdea). Dagozkion ondorioetarako, Espainian Kontrol Agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentziadela jakinarazten dizugu, eta zure eskubideak erakunde horrek horretarako gaituta dituen eta egoitza elektronikoaneskuragarri dauden inprimakien bidez gauza ditzakezu zure eskubideak. Eskubide horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak egindako infografiairakurtzera edo bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

2. LEGE-OHARRA

2.1 - TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, webgune honen titularra merkataritza-konpainia NILSA dela jakinarazten dizugu, Barañaingo etorbidea 22, behea. 31008 – Iruñea helbidean dagoena, IFZ A-31243702 duena eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan 694 liburukian, 424 Liburu orokorrean, Sozietateen 3. Atalean, 35 Folioan, 7476 Orrian, 1. inskripzioan inskribatuta dagoena.

2.2 - HARREMANETARAKO

Edozein zalantza izanez gero, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.rekin harremanetan jar zaitezke 848 430 800 telefono-zenbakira deituta edo zure eskaera nilsa@nilsa.com helbide elektroniko honetara bidalita.

1.1 bertsioa – 2024ko azaroan eguneratuta.