2025-2026
Urteko txostena
2025-2026 MEMORIA
Pertsona kontzientziatuak batzen jarraitzen dugu
Azken ikasturtean, 10.609 parte-hartzaile izan ditugu, 570 taldetan banatuta. % 13,69k jarduera bat baino gehiago egin zituzten, eta, beraz, 9.157 pertsona fisikori eman zitzaien arreta: eskerrik asko guztiei ingurumen-kontzientzia izateagatik!
Programa foru lurralde osoan garatzen da, eta, horri esker, bertaratutako publikoa edozein tokitatik etor daiteke: iaz, zehazki, 73 udalerri artatu genituen, 107 erakunderen bitartez.
Parte hartzen duten taldeek adin eta profil guztikoak dira, bai eskola barnekoak, haur-hezkuntzatik batxilergora arte; bai eskolaz kanpokoak, helduak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, talde mistoak, erretiratuak... barne.
Hezkuntza-programako jardueren % 84,1 eskola-barnekoak badira ere, urtetik urtera beste eremuetako gero eta pertsona gehiagorengana iristen gara. Zure zain gaude! Eman izena!
