2024-2025

Urteko txostena

2024-2025 MEMORIA

10.000 pertsona

Ikasturte honetan gauza asko egin ditugu: hezkuntza-materialak berritu ditugu, "Erreskate Operazioa: hondakinen lasterketa handia" tailerra eta Aquakid kit-a estreinatu ditugu Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan maileguan uzteko, enpresentzat eta beste profesional batzuentzat online formazio pilotua martxan jarri dugu, eta hezkuntza birtualaren atala eguneratu eta zabaldu dugu.

Eta, noski, 9.405 parte-hartzaile jaso ditugu, guztira 10.707 parte-hartze izan direlarik. Izan ere, askok jarduera bat eskatzeaz gain, araztegira bisita egitera, tailerretan parte hartzera eta, adibidez, ibaira egindako bisitetan parte hartzera ere animatzen dira. Gainera, urtean zehar edo urtez urte hainbat aldiz parte hartzea posible da, beti doan, gure lan publikoaren barruan eskaintzen dugun sentsibilizazio-zerbitzua baita.

Programa lurralde foral osoan garatzen da (Iruñerria izan ezik, han Mankomunitatearen hezkuntza-programa bikaina eta osoa baitago indarrean), eta horrek aukera ematen du publiko parte-hartzailea oso herri askotatik etortzeko: zehazki, 72 herri, 123 erakunde ezberdinetakoak, hala nola ikastetxeak, adinekoen egoitzak, jubilatuen elkarteak, gizarteratze-enpresak, unibertsitateak, kontzejuak, udalak, liburutegiak, ludotekak edo igerileku publikoak.

Hizkuntza-profilari dagokionez, jarduera gehienak gaztelaniaz egin dira (409 talde, %69), eta gainerakoak euskaraz (181 talde, %31).