2020-2021 - NILSA

NILSA

urteko txostena

2020-2021 MEMORIA

NILSAk ingurumenaren aldeko eta ura behar bezala erabiltzearen aldeko kontzientziazio-neurriak eskaintzen jarraitzea erabaki du

Koronabirusaren epidemia dela-eta martxoaren 13an hezkuntza-programaren aurrez aurreko jarduera osoa gelditu denez, NILSAk ingurumenaren aldeko eta ura behar bezala erabiltzearen aldeko kontzientziazio-neurriak eskaintzen jarraitzea erabaki du. Eta egun eskura dagoen bitarteko bakarra erabiliko du: internet.
 
Entitatearen webgunetik bederatzi hezkuntza-atal eta joko digital bat, eskuak garbitzeari buruzkoa, eskainiko dira apirilaren 6tik aurrera, astelehena. Familiako txikientzat izango da jokoa, eta Candy Crush bideojoko ospetsuaren antzeko dinamika baten bidez egingo da. Horrela, baldintza hauetan posible den modu bakarrean jarraitu nahi du NILSAk hezkuntza-programarekin. Horrez gain, ohiko gaien espektroa zabaldu, eta proposamen berri hauek eskainiko ditu, besteak beste: sukaldaritza-errezetak, ikasiz etxean ongi pasatzeko eskulanak eta asteroko erronka etxetik. Espiritu didaktiko bat, batetik, eta ukitu ludikoago bat, bestetik, konfinamendua eramangarriagoa izan dadin jendearentzat; izan ere, ikasteaz gain, jolastu ahalko dute, eta eskaini, batez ere txikiei eta adinekoei, ohiko jarduerak ez diren beste batzuk.