2023-2024

NILSA, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.

Urteko txostena

2023-2024 MEMORIA

Bertaratuen bostenak jarduera bat baino gehiago egiten dute

Ikasturte honetan, 7.200 pertsona baino gehiago izan ditugu, eta 9.017 jarduera egin dituzte. Zer esan nahi du horrek? Haietako askok (bosten batek, gutxi gorabehera) jarduera bat baino gehiago egin dutela. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, eta 2023ko udako jarduerak zenbatu ez diren arren –eskaera asko egon baitziren, ezin izan ziren ikasturtean zehar egin eta ikasturte horretarako konprometituta zeuden–, 682 parte-hartze gehiago erregistratu ditugu, hau da, % 8ko igoera izan da.  
 
Hiruhilekoen araberako parte-hartzeen banaketari dagokionez, bere horretan jarraitzen du aurreko ikasturteetako joerak: urtarriletik ekainera bitartean egiten dira jardueren % 80, ondoko bi faktore hauen ondorioz batez ere. Alde batetik, urteko bigarren hiruhilekoan izan ohi den eguraldi hobeak eskaera areagotzea dakar, batez ere aire zabalean egiten direnena, hala nola bisitak ibaira eta araztegietara.   
 
Bestalde, jarduera gutxiago egiten dira eskoletatik udazkenean, ikasturtea hasi berria baita. Hori dela eta, beste publiko-mota bat erakarri nahi dugu urteko laugarren hiruhileko horretan: helduen elkarteak, industriak, saltokiak edo enpresak.