2021-2022 - NILSA

NILSA

URTEKO TXOSTENA

2021-2022 MEMORIA

2021-2022 ikasturtea pandemiaren aurreko dinamikak berreskuratzen joan gineneko ikasturtea izan zela esan genezake. Nahiz eta aurreko ikasturtean ezarritako ia neurri guztiak mantendu hasieran, intentsitatea murriztu egin zen gutxika, araudiak hala ahalbidetuta.

Guztira 7.799 lagunek parte hartu zuten programan, eta horietatik % 17 eskolaz kanpoko jendea izan zen. Eta datu hori positiboa da; izan ere, horrek esan nahi du gero eta heldu gehiago, bai erakunde publikoetakoak, bai sektore pribatuko enpresetakoak, ari direla programa jasotzen eta ingurumen-kontzeptuak lantzen, hala nola klima-aldaketa edo krisi hidrikoa.

Hizkuntza-klibajeari dagokionez, euskaraz parte hartu dutenak % 24 izan dira, gutxi-asko aurreko urteetan bezala. Ingelesezko eskaera oso txikia da oraindik, eta batez ere gaztelaniaz eskatzen da programa, eskaintza osorik hiru hizkuntzetako batean edo parte hartuko duten pertsonek eskatutako konbinazioan izan badaiteke ere.