Arazte biologikoa, iragazki biologikoetan oinarrituta, NILSAren ohiko tratamendua izan da Nafarroako planta guztietan 1990. urteaz geroztik. Beharrezkoa izan den kasuetan, bestelako tratamendu batzuk ere gehitu ditugu, hala nola lohi aktiboak edo ohantze mugikor aireztatuak, ibaiaren arazte-prozesu naturalari jarraituz eta betiere prozesu kimikorik gabe; izan ere, ibaiaren hondoan dauden harriei esker, errazago sortzen dira bakterioak, zeinak ibaian dauden hondakinez elikatzen baitira, bidenabar hura garbituz.
Hondakin-ura iragazki batean edo bitan tratatzea da, zeinen barnealdean betegarri plastikoa baitago, edo harrizkoa. Bakterioak betegarri horri atxikiak hazten dira, eta zama kutsagarriaz elikatzen dira, bidenabar ura araztuz. Emaitza onak eskaintzen dituzte, eta egonkortasun handia prozesuan zehar.
Kasu horretan, betegarri plastikoaren piezak oso txikiak dira eta flotatu egiten dute uretan; beraz, irazkiek hartzen duten lekua aurrezten da. Sistema aurrekoaren antzekoa da, eta gero eta planta gehiagotan erabiltzen dugu, lekua aurrezten baita. rra espacio.
Ura zenbait urmael artifizialetan egoten da bigarren mailako arazte-sisteman tratatu eta gero; ohikoa da sistema hori: irazki biologikoena. Urmaelak, beraz, tratamendu osagarri bat dira, edo hirugarren mailakoa, uraren kalitate ahalik eta handiena ziurtatzen duena, eta, gainera, hura atxikitzeko aukera ere ematen du, beharrezkoa balitz. Gero eta gehiago erabiltzen dugu, eta aurkeztutako azken proiektuetan, azken fase gisa bilduta daude beti.
Airea injektatzen diogu hondakin-urari oxigenoa areagotu eta bakterio gehiago sor daitezen, zeinak karga kutsagarriaz elikatzen baitira. Tafalla-Erriberriko plantan erabilitako tratamendua izan zen, harik eta haren ordez ohantze biologiko mugikor aireztatua jarri zen arte, emaitza hobeak ematen baizituen.