Zer egin behar dut paper-zapi bustiekin?

NILSA, Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.

Zer egin behar dut paper-zapi bustiekin?  

Paper-zapi bustiak ez dira komunera bota behar. Nahiz eta hori egiteko adierazi ontzi edo zorroetan. Hondakin barzuen ondorioz, uraren saneamendu sareak ezin du ongi eta zuzen lan egin. Paper-zapi bustiek era nabarmenean eragiten dituzte buxadurak. Horregatik ez dituzu komunera bota behar.

Paper-zapi wc

Zer dakar paper-zapi bustiak komunera botatzeak?

Paper-zapi wc no ez

Ur horniduren eta Saneamenduen Espainiako Elkartearen arabera, Espainian pertsonako eta urteko 15 kilogramo paper-zapi busti kontsumitzen dira.

Buxatzeak eragiten dituzte saneamendu sarean, beren zuntzak uretan bereizi eta hedatu egiten direlako. Ondorioz, buxadurak sortzen dira.

Buxadurek eragin dezakete tratamendurik gabeko ur fekalek gainezka egitea, eta, beraz, arriskuak, osasunerako eta ingurumenerako.

Paper-zapi bustiak, barnean hartuta biodegradagarriak, ez dira desegiten araztegira egiten duten bidaiak irauten duen denboran.

Paper-zapi bustiek zuntz sintetikoak eta uretako ekosistemak kutsatzen dituzten substantziak dituzte.

Europan, hondakin urak arazteko eta haietako ekipoen mantentze-lanak egiteko gainkostua 500 milioi eurotik gorakoa da urtean.

Paperontzia

Nora bota beste hondakin batzuk?

GAINERAKOEN

Paper-zapi bustiak, txotx kotoidunak, konpresak, tanpoiak, kotoia, pixoihalak, preserbatiboak, hortzetako haria, zigarroen iragazkiak...

GAI ORGANIKOEN EDUKIONTZIRA

Janari hondarrak, txikleak eta ilea...

GARBIGUNERA

Olioak, kosmetikoak, disolbatzaileak, margoak eta azazkaletako lakak. Seguru asko garbigune bat izango duzu gertu. Jar zaitez zure mankomunitatearekin harremanetan zein den jakiteko.

BOTIKETARA

Sendagai iraungiak eta sendagaien ontziak botiketara ereman behar dira.

Contenedores