Drainatze jasangarria - NILSA

NILSA

Drainatze

Euri-ura erortzen den tokian infiltratzea estolderiatik araztegietara bideratu beharrik gabe, horixe da drainatze iraunkorra. Horrela, batzuetan sareetan gertatzen diren kolapsoak saihesten dira, eta, gainera, kostuak aurrezten dira instalazioetan, ez bailukete garbitu beharko etxe- edo industria-jatorria ez duen urik. 
 
Mota horretako eraikuntzak bereziki esanguratsuak dira klima-aldaketaren testuinguru honetan, eragina izango baitu prezipitazio-motan eta -kantitatean; izan ere, muturrekoagoak, biziagoak, aurresanezinagoak eta kudeatzen zailagoak izango dira prezipitazioak. Espainiako Meteorologia Agentziaren (AEMET) eta Herri Lanen Azterlan eta Saiakuntza Zentroaren (CEDEX) –Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren mendekoa da– eredu matematikoen arabera, 2040 eta 2070 bitartean, erregimen hidrikoa % 13 murriztuko da gaur egungoarekin alderatuta. Horrez gain, prezipitazioen modua aldatuko da, eta, horregatik, erronka bat dago uraren kudeaketan; drainatze iraunkorrak irtenbidea eman nahi dio horri aplika daitekeen jarduera-eremuan.

Ablitas

DRAINATZE JASANGARRIARI BURUZKO EKITALDIAK

2021EKO MAIATZAK

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN CAMPUSA. DRAINATZE JASANGARRIAREN ADIBIDEA

NILSAk (Nafarroako Gobernua – Lurralde Kohesiorako Departamentua) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) drainatze jasangarriari buruzko jardunaldi bat antolatu zuten (sustainable drainage systems - SuDS) 2021eko maiatzaren 27an. Bertan, NUPeko Tuterako campusean egindako proiektuari heldu zitzaion. 2020an amaitu zen, sei hilabete obratan eman ondoren, eta bi erakundeek hiru urtez lan egin zuten. 

Aparkalekuan jarri da sistema, eta gainkarga hidraulikoak arintzeko eta udal-sareetako uholdeak kontrolatzeko aukera ematen du. Hori lortzeko, sortzen den lekuan bertan kudeatzen du euri-ura; ura propio egokitutako gainazaletatik lurrera iragazten da, herrietako hoditeriara artifizialki eraman gabe. Halaber, sistemari esker, jariatze-urak udal-estolderian geroago sartzen dira; hala, emari handiak dosifika daitezke, ekaitz handiak edo euri-jasak daudenean, adibidez.

Ekimena LIFE NADAPTA (LIFE16 IPC/ES/000001 - LIFE-IP NAdapta-CC) klima-aldaketara egokitzeko Europako proiektuaren barruan kokatzen da, eta 15,6 milioi euroko aurrekontua du azpiegituren, ur-masen, nekazaritza eta abeltzaintzaren, basoen eta osasunaren arloetan ekintzak aurrera eramateko. 79.104 euroko kostua izan du (BEZa kanpo); horren % 40 NILSAk kudeatzen duen eta zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonaren bidez finantzatu da, eta gainerako % 60a, Europar Batasuneko LIFE NADAPTA programaren bidez.

2018KO AZAROAREN

HIRIKO JARIATZE-URAREN KUDEAKETA INTEGRALA: ERRONKA BERRIA UDALERRIENTZAT

NILSAk, hondakin-uren saneamenduaz arduratzen den Nafarroako Gobernuko enpresa publikoak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Smart Cities (ISC) ikerketa-institutuaren bidez, bi jardunaldi antolatu dituzte, Iruñean, hiriko jariatze-ura tratatzeak udalerriei dakarkien erronkari buruz. Ur-emari hori, ekaitza eta eurien ondoriozkoa, hiri-estolderiara iristen da askotan, eta hortik araztegietaraino. Drainatze jasangarriko sistemak modu natural eta jasangarriagoan tratatzen ditu euri-urak, eta, aldi berean, kostuak murriztu araztean. 
 
Asfaltatutako eta eraikitako hiri-eremuetan iragazkortasuna ahalbidetuko duten soluzioak zein gaur egun urak bildu, bideratu eta tratatzeko prozesuak aurrez aurre dituen arazo eta erronkak jorratuko dira jardunaldietan, besteak beste. 

Lan-saioak hiru bloke tematikotan (programa osoa) antolatu dira, eta bertaratutakoek honako hauek ezagutu ahalko dituzte: zergatik den funtsezkoa hirigintza-deseinuak jariatze-urak kudeatzeko irizpideak barne hartzea herri eta hirien garapen jasangarrirako; zer administrazio-zuzentarau dauden lotuta gai horrekin; eta neurriak ezartzeak zer ondorio tekniko izan dituen beste erregio batzuetan arrakastaz hasitako kasuetan.

2010KO URRIAREN

DRAINATZE JASANGARRIARI BURUZKO 2010EKO JARDUNALDIAK

2010eko urriaren 29an, Nafarroak hiri-drainatze jasangarriari ekin zion Iruñerriko Mankomunitateak eta NILSAk Iruñeko Kondestablearen jauregian antolatutako jardunaldi baten bidez.

Izen handiko sei hizlari izan genituen: Chris Jefferies, Abertay Dundeeko Unibertsitateko irakaslea (Eskozia), Sara Perales (PMEnginyeria), Jorge Rodríguez (Kantabriako Unibertsitatea), Patxi Sorbet eta Joaquín García (Humus Sapiens aholkularitza-enpresa), eta Juan García, NILSAko zuzendari teknikoa, atal honetako bideoan drainatzearen abantailak azaltzen agertzen dena.
 
JARDUNALDIARI BURUZKO ERREPORTAJEA.URA LURRERA (MEMORIA 2010 NILSA)

Jefferies