Nafarroak, Europako funtsak kudeatzeaz gain, estatukoetan edo erregiokoetan ere parte hartzen du. Beheko zerrendan, egiten ari denak edo bukatu berri dituenak daude.
Proiektua RTC2019-007257-5 finantzatua MICIU/AEI /10.13039/501100011033
EBEPE (Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) Nafarroan uraren ziklo integralaren digitalizaziorako lehen deialdiaren barruan kokatzen da proiektua.
Espediente zk.: PCAU00074
Proiektuaren akronimoa: ADNa
ADNa proiektuaren helburua da Nafarroako Foru Komunitate osoan uraren zikloa erabat modernizatzea, baliabide hidrikoaren kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko. Bere helburu nagusia da ingurumenaren babesean aurrera egitea eta uraren kudeaketa hobetzea.
ADNa proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatzen da - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU, eta arreta jartzen du Uraren zikloa digitalizatzeko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen jarduketen zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 5. osagaiaren garapenean.
Proiektua 16 jarduketa-ildoren bidez inplementatuko da. 44 azpijarduketa dituzte guztira, eta NILSAk haietako 14 zuzenduko ditu:
Nafarroako Uraren Ziklo Integralaren Digitalizaziorako EBEPEaren bigarren deialdiaren barruan sartutako proiektua.
Espediente-zk.: PCAUII00157
Proiektuaren akronimoa: ADRNa
ADRNa proiektuaren helburua da Nafarroako Erriberako biztanle guztiei estaldura ematea, haien hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak ezin izan baitziren sartu lehen EBEPEaren (ADNa) barruan. ADRNa, beraz, ADNa-ren bigarren fase bat da, eta, hari esker, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan integratuko da uraren zikloa, bai eta uraren erabilerak digitalizatzeko EBEPEn sartutako PRTRen 5. osagaiaren 3. inbertsioarekin bereziki lerrokatuta dauden jardueretan eragiteko ere.
Bere aurrekoak bezala (ADNa), ADRNa proiektuak uraren zikloaren digitalizazioa lortu nahi du, Erriberako eskualde osoan oraingo honetan, ziklo hori erabat modernizatzeko, uraren kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa helburu. Azken helburua da ingurumenaren babesean, baliabide hidrikoen kudeaketaren hobekuntzan, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta erronka demografikoan aurrera egitea.
Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (Next Generation EU) barruan kokatzen da proiektua, eta arreta jartzen du Uraren zikloa digitalizatzeko EBEPEren jarduketen zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 5. osagaiaren garapenean.
Proiektua 17 jarduketa-ildoren bidez inplementatuko da, A motako 8 tipologiatan, B motako 7 tipologiatan eta C motako 2 tipologiatan banatuta.