Plan Zuzentzailea
Lidergoan eta zerbitzu publikoan oinarrituta, Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Nafarroako Plan Zuzentzaileak hornidura eta saneamendua benetako hiri-proiektu integral bihurtzea planteatzen du; horretarako, kontsumo moderatu eta jasangarriak bideratu eta ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eragin nahi du.
Hona hemen hiri-erabilerako uraren ziklo integrala azaltzen duen eskema erraza. Bi araztegi-mota daude: bata, edateko uren araztegia, eta bestea, hondakin uren araztegia. Altako eta bajako hornidura eta saneamendua ere askotan jasotzen dira planean, eta zer diren azaltzea beharrezkoa iruditzen zaigu.

- Altako hornidura: baliatutako iturritik (urtegia, putzua, presa...) hartu ondoren, ura araztegi edo biltegiraino eramatea.
- Bajako hornidura: araztu ondoren, ura erabiltzaileen txorrotaraino eramatea.
- Bajako saneamendua: hondakin-urak sortzen diren tokian (etxeak, industriak, etab) hartu eta udal-estolderian barna bideratzea.
- Altako saneamendua: hondakin-urak udal-estolderiatik kolektore orokorren sarera eramatea (kolektore horiek araztegiraino eramaten dituzte hondakin-urak).
