2022-2023 - NILSA

NILSA

urteko txostena

2022-2023 MEMORIA

Jende asko parte hartzen ari da berriro

2022-2023 ikasturtean, COVID-19aren pandemiaren aurreko kopuruetara iritsi gara. Izan ere, 8.335 parte-hartzaile izan dira, eta aurreko ikasturtean, aldiz, ia 7.799. Eskoletatik datoz parte-hartzaile gehienak oraindik, baina programa guzti-guztientzat dago zabalik: kolektiboak, elkarteak, udalak, kultura-etxeak eta beste edozein erakunde edo pertsona, mota guztietakoak. Beraz, ez da beharrezkoa ikastetxeren baten bidez jarduerak eskatzea, nahikoa baita interesa izatea eta monitore-taldearekin harremanetan jartzea.    
 
Kontaktua goian, eskuinean dago, honen ondoko fitxan. Parte-hartzaileak gero eta gehiago eta gero eta askotarikoagoak izatea nahi dugu, ahalik eta herritar gehienengana iritsi eta gure lana hedatzeko, baita uraren erabilera egokiez eta ingurumenarekiko errespetuaz kontzientziatzeko ere. Klima-aldaketa hezkuntzaren bidez ere borrokatzen da.