URTEKO MEMORIAK - NILSA

NILSA

URTEKO MEMORIAK

2019ko memoria

5.770.432 euro inbertsiotan eta kapital-transferentziatan

2019an zehar, NILSAk bereganatuak zituen gerentzia-lanak burutu ditu, eta, hain zuzen, txosten honen xedea da egindako jarduerak azaltzea. Txostenean, jarduketa ekonomiko-administratiboak eta teknikoak azalduko dira, baita Prebentzio Bulegoarenak ere. Partzuergoaren kudeaketaren bilakaera aurkezten da diru-sarrera eta gastuen zifrei dagokienez, eta, halaber, 2019ko ekitaldiko jarduketa instituzionalen berri ematen da. Jarduketa guztiak, jakina, partzuergoko idazkariaren eta kontu-hartzailearen zein partzuergoko kide diren toki-erakundeetako zein Nafarroako Gobernuko talde teknikoen arteko koordinazio estuan burutu dira, partzuergoan dagoen batzorde teknikoaren baitan, baita zuzendaritza-batzordean ordezkaturik dauden arduradun instituzionalekin ere.

Camión de recogida de residuos de la Mancomunidad de Sakana

Partzuergoak, 2019an zehar, bere jarduketa-alorreko hainbat instalaziotan egindako inbertsioak finantzatu ditu, bere kasa edo Nafarroako Gobernuarekin. Inbertsioek 5.770.432 euro jo dute guztira, eta, haietatik, 2.141.392 euro partzuergoari dagozkio, eta 3.629.040, Nafarroako Gobernuari.

Memorien historikoa