Gai organikoen hondakinak bereiztea eta birziklatzea ezin uko eginezko konpromisoa da, eta bai zureekiko eta etorriko direnekiko eskuzabaltasunez jokatzea ere.
Zure laguntzak atmosferara gas kutsatzaile gutxiago igortzeko, eta lurrerako ongarria eta energia berriztagarriak sortzeko aukera ematen du.
Hori da, hain zuzen, Nafarroako biztanle bakoitzak egunero sortzen duen gai organikoen hondakinen batez besteko kantitatea. Eta, zehazki, sortutako hondakin guztien %45 da.
Zabortegira botatako gai organikoek (hau da, birziklatu ez diren gai organikoak) berotegi efektuko gasak sor ditzakete, gutxienez, 30 urtean.
Kontrolik gabe naturan uzten diren hondakin organikoek lurzoruak, uberkak eta akuiferoak kutsatzen dituzte, eta berotegi efektuko gasak sortzen dituzte.
Nafarroako Hondakinen Planak ezartzen du, gutxienez, sortutako hondakin organikoen %70 birziklatzea lortu beharko dela 2027. urterako. 98/2008/EE Europako Zuzentarauak zigor handiak aurreikusten ditu helburu hori betetzen ez duten herrialdeetarako.