Prentsa oharra

2025

2025ko URTARRILAREN 26a

Erroko eskola txikiak eta NILSAk ingurumen-hezkuntzaren mundu-eguna ospatu dute urari buruzko tailerrak eginez

Erro

Erroko eskola txikiko hogeita lau neska-mutilek jolastuz ikasi ahal izan dute. Igandean, urtarrilaren 26an, Ingurumen-hezkuntzaren mundu-eguna ospatzeko eta NILSAren, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako departamentuari atxikitako sozietate publikoaren, hezkuntza-programaren baitan. Urtero, NILSAk gazte talde batekin ospatzen du eguna, belaunaldi berriak uraren kudeaketa jasangarrian heztearen garrantzia nabarmentzeko, klima-aldaketan eta presio demografiko eta industrialean eraginik handiena duen elementuetako bat izanik.

Aurten, Erroko eskola txikiak hartu du parte hiru tailer osatuz: bat haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako gelarentzat; beste bat hirugarren eta laugarren mailakoentzat, eta hirugarrena, bosgarren eta seigarren mailakoentzat. Ibarreko hainbat herritako haurrak biltzen dituen eskola da, hala nola Olondritz, Loizu edo Garraldakoak, eta eta joko errazen bidez gelan egiten diren eskalako arazte-prozesuaren tailerretako batean parte hartzea eskatu dute.

Lehen kasuan, eta Naiara Gorostidi adituaren eskutik, Mikel Ilundain maisuaren gelak kakao-hautsarekin, paper-zapi bustiekin eta olioarekin esperimentuak egin dituzte, estoldetan gertatzen diren buxadurarik handienak simulatuz, hustubideetan gaizki botatzen ditugun gauzen ondorioz, adibidez, paper-zapiak botatzean. Jarduera euskara hutsean egin da, eskolak hala eskatuta, eta ingelesezko esaldiren bat edo beste ere tartekatu da, hezkuntza-sistema berri baten baitan. Argazkiek eta araztegietako benetako elementuek (adibidez, plastiko betegarriek) osatu dituzte Jon Pascual (hiru urte), Asier Paternain (lau urte), Xabat Orotz (lau urte), Izaro Villanueva (sei urte), Irati Murillo (zazpi urte) eta Olaia Paternainek (zazpi urte) egindako joko parte-hartzaileak.

Ainhoa Guelbenzu irakaslearen tutoretzapeko lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek osatu zuten bigarren taldean uraren kit batekin esperimentatu dute, eskalako estolda batean sartutako bisore baten simulazioa eta guzti eginda. Bisore horren bidez, etxeetako eta industriako ur zikina ateratzen den eta, ibaira itzuli baino lehen garbitzeko, araztegira arte iristen diren hodietan igarotzen den guztia ikusten da. Eta hori egiaztatu dute Lur Prieto de La Partek, Oier Somovillak, Anne Paternainek, Aiantz Jakikoak, Aroa Murillok, Lluma Jauregik, Saroa Villanuevak, Arani Orotzek, Lizar Redinek eta Marko Etxamendik.

Hirugarren taldeak, Eli Heras irakaslearen gidaritzapean, uraren tailerra ezagutu du, maindire erraldoi batean marraztutako estolderia- eta arazketa-sare guztiaren simulazio baten bidez. Horrela, Ekaitz Somovillak, Iunai Jauregik, Jon Errok, Mikel Etxamendik, Mario Somovillak, June Ekisoainek, Iker Itulainek eta Itzai Urrutiak erabiltzaile gisa ur-sareak egoera onean mantentzen parte hartu dute.

Jarduera bakoitzak ordubete irauten du, eta eskolek eskatutako hizkuntzan (gaztelania, euskara edo ingelesa) egiten dira; guztiz doan dira, gainera, enpresa publikoak, hezkuntzaren bidez, herritarrenganako duen gizarte-konpromisoaren zati direlako.

Eskola-umeak dira programan parte hartzen duen publikorik zabalena, parte-hartzearen ia % 85. Programak 25 urte bete zituen iaz eta Nafarroan ingurumen-programa aitzindaria izan zen. Alabaina, edozein taldek, norbanakok, elkartek, udalek, kultur-etxek edo partikularki interesa duen beste edozein erakundek parte har dezake. Gainera, eta edukiak etengabe eguneratzearen ondoriozko berritasun gisa, iazko urritik, enpresetarako trebakuntza jakin batzuk eskaintzen ditu online programak.

Edozein industria-arlotako edonor jar daiteke harremanetan comunicacion@nilsa.com helbidearen bidez, bere trebakuntza-planaren edo langileekin duten gizarte-erantzukizun korporatiboaren zati izan daitezkeen lau tailer horiek eskatzeko. Sozietate publikoak informazio-eskaera 48 ordu baino lehen erantzuteko konpromisoa hartzen du, inolako konpromisorik gabe, baita tailerrak doan eta hiru hizkuntzetan emateko konpromisoak ere.

Ingurumen-hezkuntzaren mundu-eguna

Duela ia mende erdi antolatu zen Belgraden Ingurumen-hezkuntzaren nazioarteko mintegia, eta NBEren programen baitako ingurumen-hezkuntzaren oinarriak ezarri zituen. Gainera, Belgradeko gutuna argitaratu zen, “ingurumenaz eta hark dituen arazoez kontziente eta arduratutako munduko biztanleak trebatzeko, eta banaka eta taldean arazo horien konponbideak aurkitzeko ezagutzak, trebetasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak izango dituena”.

Espiritu horrekin eta Nafarroako herritar orori zuzendutako programa bat ezagutzera eramateko erakusleiho gisa balioko duen helburuarekin, NILSAk ate irekien jardunaldiekin ospatzen ditu hainbat mundu-egun: ingurumen-hezkuntzarena (urtarrilaren 26an), urarena (martxoaren 22an), ingurumenarena (ekainaren 5ean) eta Komunarena (azaroaren 21ean).

“Helburua gizarte-ehun guztiaren parte-hartzerik handiena lortzea da, ahalik eta joera inklusiboenarekin, mundu guztia uraren zaintzaren eta erabilera onen parte-hartzaile senti dadin lortzeko. Gainera, zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto egingo dugu”, diote NILSAn. “Hondakin-uren arazketa-prozesua azaldu nahi dugu, baina ingurumenari eta gainerako izaki bizidunei, landare zein animaliei, zor diegun errespetuari buruz ere kontzientziatu nahi dugu; ezinbestekoa da animalia-bizitza eta bizitza hori hartzen duten ekosistemak errespetatzea”.

Eskaintza zabala da: gelan egiten diren tailerrak, ibaietara eta araztegietara bisitak (beti herrian bertan edo eskatzen den herritik gertu), publikoari egokitutako hitzaldiak, baita behar bereziak dituzten pertsonei ere (entzumena, mugimendua, ikusmena, adimena…), udan programa berezi bat egiten da herriko txikienentzat, jolas-kutsu handiagorekin. Bestalde, ate irekien jardunaldiak antolatzen dira asteburuetan kontzejuetako instalazioetan eta enpresetarako online tailerrak jarri dira martxan. Tailer horietan parte hartzen ari dira dagoeneko Gutarra, Grupo Palacios, Florette eta Hortíclo d’Aucy, eta hazkunde esponentziala espero da laster. “1999an, programaren lehen urtean, 220 parte hartzaile izan genituen eta, gaur egun, urtean 9.000 pertsona inguruk parte hartzen dute; tartean, 25 urtez egin dugun lana eta Nafarroako gizartearen konpromiso zibikoa daude. Datozen 25 urteetan, Nafarroako industria eta enpresa guztiak ingurumen-hezkuntzan sartuta egotea nahi dugu”, esanez bukatu du NILSAk.