2018 - NILSA

NILSA

URTEKO TXOSTENA

2018 MEMORIA

Marka guztiak gaindituta

2018an, 449 taldek parte hartu zuten hezkuntza-programan, hots, 7.177 pertsonak guztira. 2017an, aldiz, 6.903 pertsonak parte hartu zuten, 361 taldetan. Beste behin ere, beraz, programak jende gehiago erakarri du, eta sortu zenetik (1999) abiatutako joerari eutsi dio. Eskola-tailerrak dira gehien eskatzen diren jarduerak: 3.431 parte-hartzaile, aurreko urtean baino gehiago (2.878).

Ikasle ez direnei dagokienez, ordutegi murritzagoa baitute, 55 saio egin dira, hainbat taldetan: talde mistoak (familiak, helduak eta haurrak); dibertsitate funtzionala zutenek osatutako taldeak; adinekoek osatutakoak. Azken kasu horretan, 15 saio ere egin dira  Memorias del Agua lantegiaren barruan, 327 pertsonak parte hartu dutela.

Jatorriari erreparatuta, 102 entitatetatik etorri dira: ikastetxeak, zeharren egoitzak, okupazio-taldeak; eta Nafarroako 72 herritakoak ziren. Batez ere udaberrian (%43) eta neguan (%28) etorri dira. Hizkuntzei dagokienez, %71 gaztelaniaz egin ziren, eta gainerako %29a, euskaraz. Parte-hartzaileek aukeratzen dute hizkuntza (gaztelaniaz eta euskaraz ez ezik, ingelesez ere egin daiteke programa). Aipagarria da parte-hartzaileen %12k, gutxi gorabehera, jarduera bat baino gehiago egin duela eta asebetetze-maila bikaina izan dela kasu guzti-guztietan.