NILSAk Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Auritzeko ikasleekin, eta egun horretan hasiko da Ekosistemak Leheneratzeko Nazio Batuen Hamarkada - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2021

2021eko ekainaren 4a 

NILSAk Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Auritzeko ikasleekin, eta egun horretan hasiko da Ekosistemak Leheneratzeko Nazio Batuen Hamarkada

Auritzeko hamahiru haurrek Urrobi ibaiko ura aztertu dute urtero ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan, gogoratuz, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, munduko hondakin-uren ia % 80 aldez aurretik tratatu gabe isurtzen dela. Nafarroan egoera hori guztiz iraulita dago, ez baitago zuzeneko edo araztu gabeko isurketarik. Bestalde, aurten, NBEk ekosistemak leheneratzera bideratu du efemeridea, "Berrirudikatu, birsortu, leheneratu" leloarekin. Hala, ekainaren 5ean hasiko da Ekosistemak Leheneratzeko Nazio Batuen Hamarkada. Erakundearen arabera, “milaka milioi hektarea berpiztea da asmoa, basoetatik soroetaraino, mendien gailurretik itsasoaren sakoneraraino. Ekosistema osasungarrien bidez soilik hobetu ditzakegu pertsonen bizi-baliabideak, klima-aldaketari aurre egin eta biodibertsitatearen kolapsoa geldiarazi”.  
 
Horretarako, Nafarroako Gobernuak, bere Lurralde Kohesioko Departamentura atxikitako NILSA saneamendu- eta arazketa-enpresa publikoaren bidez, tailer bat antolatu du euskara hutsean erreaktibo fisiko-kimikoekin, ohiko hezkuntza-programaren barruan, ikasleak ibilguko uraren egoera onaz eta Urrobiko arroko flora- eta fauna-aberastasunaz jabetu daitezen.   El término municipal de Auritz/Burguete, junto con Roncesvalles/Orrega y Auritzberri/Espinal, forma una cuenca hidrográfica divisoria de aguas entre el Mediterráneo y el Cantábrico. Una línea imaginaria entre la cima del monte Ortzanzurieta y los altos de Giruzu y Lindus, cuyo punto más bajo es el collado de Ibañeta.Las aguas al sur pertenecen a la cuenca mediterránea y son recogidas por las regatas de Basajuanberro, Arrañosin, Xoringua y Oiarburu. Entre ellas aportan la casi totalidad de las aguas del río Urrobi, que transcurre por el valle de Arce hasta desembocar en el río Irati, que a su vez es afluente del Aragón. Desde la vertiente norte del collado de Ibañeta surgen regatas que, a lo largo de 400 metros de desnivel, terminan conformando el río Luzaide, ya de la vertiente cantábrica. Por lo que la riqueza hídrica del lugar es imponente y merece una exhaustiva concienciación entre las nuevas generaciones para conservarla óptimamente.
 
Auritzeko udalerriak, Orreagarekin eta Aurizberrirekin batera, Mediterraneo eta Kantauri itsasoen arteko ur-banalerroa markatzen duen arro hidrografiko bat osatzen du. Ortzanzurieta mendiaren gailurraren eta Giruzu eta Lindus gainen arteko irudimenezko lerroa da, eta punturik baxuena Ibañetako mendi-lepoa da. Hegoaldeko urak Mediterraneoko arrokoak dira, eta Basajuanberro, Arrañosin, Xoringua eta Oiarburu errekek biltzen dituzte. Urrobi ibaiaren ia ur guztia erreka horiek ekartzen dute, eta Urrobik Artzibarra zeharkatzen du Irati ibaira isurtzen den arte. Aragoiren ibaiadarra da Irati. Ibañetako mendi-lepoaren iparraldeko isurialdetik errekak sortzen dira, eta 400 metroko maldan behera, Luzaide ibaia osatzen dute, Kantauriko isurialdekoa. Beraz, leku horretako aberastasun hidrikoa izugarria da, eta belaunaldi berrien artean kontzientziazio sakona izatea merezi du, behar bezala kontserba dadin.
 
Horrela egiaztatu ahal izango dute partaideek ospakizunean. NILSAk horrelakoak antolatu ohi ditu uraren, ingurumenaren eta animalien jasangarritasunaren garrantziaz ohartarazteko. Hain zuzen ere, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean (urtarrilaren 26a), Uraren Egunean (martxoaren 22a), Ingurumenaren Egunean (ekainaren 5a) eta Komunaren Egunean (azaroaren 19a) informazio- eta prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu hala eskatzen duten Nafarroako herrietan.
 
2021ean, urtarrilaren 26ko astean tailerrak egin dira Arroitzen eta Sunbillan; martxoaren 22ko astean Beran, Castejonen eta Zangozan; eta 2020ko azaroaren 19ko astean Monteagudon. Gaur Auritzen egingo diren jardueren osagarri gisa, bihar Itaka-Eskolapioak gizarte-inklusiorako elkartearentzako tailerrak egingo dira. Parte hartzeko eskatzen duenak aukeratuko ditu hizkuntza (gaztelania, euskara edo ingelesa), tokia eta jarduera mota.
 
 
Zertan datza programa?
20-25 laguneko taldeetan (eta pandemiak eragindako murrizketak betez), bertaratutakoek honako hauetan parte hartzen dute: araztegietara bisitak, zentzumen-ibilaldiak ibaian zehar, tailerrak eta hitzaldiak, ibilguetako analisi fisiko-kimikoak, rol-jokoak edo etxeko esperimentuak. Partaideak ez dira ikasleak bakarrik: gizarte-etxeek, kirol-klubek, udal-igerilekuek, erretiratu-elkarteek, liburutegi eta ludotekek, begiraleek… ere parte hartu dezakete. Pandemiaren ondorioz, jarduera hunkigarrienetako batek bertan behera jarraitzen du: Uraren memoriak. Adinekoen egoitzetan beste inon ez da egiten tailer hori, azken berrogeita hamar urteetan gertatu den kontsumo-ohituren aldaketa izugarria gogoratzeko. Ahal bezain laster berreskuratuko da, urtetik urtera eskari handiagoa baitzuen.
 
Espiritu inklusiboa
Inklusioa da gehien sustatzen den balioetako bat. Hori dela eta, materialak eta jarduerak mota guztietako premia bereziak dituzten pertsonengan egokituta daude (entzumenekoak, motorrak, kognitiboak…). Ohiko parte-hartzaileen artean honako elkarte hauek daude, besteak beste: garuneko paralisia artatzeko Espainia osoko elkartea (Aspace), adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkartea (Anfas), Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartea (Anasaps), Tasubinsako zentro okupazionalak, eta baita Itaka-Eskolapioenak ere.
 
 
Udako jarduerak
Hezkuntza-programak udako bertsioa du. Ginkanak, zentzumen-ibilaldiak, eremu komunen garbiketa auzolanean, etab. egiten dira. Edozein adinetara egokituta daude, belaunaldiarteko taldeak edo herri osorako jarduerak barne, 50 biztanletik beherako herrietan sarri egiten den bezala. Cabredon, adibidez, udaro plazan ginkanak antolatzen dira. Eguraldi onak eta helduek eta txikiek denbora libre gehiago izateak aukera ematen diete udal eta elkarteei herritar guztientzako ekitaldiak bultzatzeko, non gazteek eta helduek ikasten gozatzen duten. Hezkuntza-taldeari deitu edo www.nilsa.comhelbidera idatzi besterik ez da egin behar. Helburua ura errespetatua eta zaindua izan dadin lortzea da, modu ludiko eta dibertigarrian. Izan ere, ura ondasun komun urriena da, nahiz eta horrela ez iruditu Nafarroako aberastasun hidrikoa dela eta.