Hiriberrik arazteko instalazio osoago bat izanen du - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2017

2017ko uztailaren 27a

Hiriberrik arazteko instalazio osoago bat izanen du

Hiriberri Nafarroa iparraldeko herri bat da, 115 biztanle erroldatu dituena; hango isuriak Imhoff tanga batean bateratuta daude, zeina 2003an eraiki baitzen, herriko isurbide orokorrekin batera. Tratatutako ura Zerrate errekara bideratzen da.
 
Hango topografia egokia denez horretarako, iragazki biologikoko araztegi bat instalatuko da, kulunka bidezko banaketa duen horietako bat, “Din-Don” motakoa. Iragazki horrekin batera, lehen eta bigarren dekantazioa ere eginen dira, baita azken hezegune bat (127 metro koadroko azalera izanen du) ere, finketa eta segurtasunari begira. Eraikitako Imhoffa lehen dekantazio gisa erabiliko da, eta aprobetxatu egingo da egungo isurketa-gunea.
 
Ez da elektrizitate-hargunerik egin beharrik, Instalazioak ez baitu energia elektrikorik behar.Sortutako lohiak, bai lehen mailakoak, bai bigarren mailakoak, dagokien Imhoffean bilduko dira, eta aldian behin bidaliko dira beste araztegiren batera, tratatu ditzaten.
 
Lanaren aurrekontua 198.152,57€ da (BEZik gabe), eta oso-osorik saneamendu-kanonaren bitartez finantzatuko da; NILSAk kudeatzen du kanon hori, eta zergadun guztiek ordaintzen dute uraren ordainagiriaren bidez.