Irati Aldaz, NILSAko ingeniaria, kolaboratzaile argitaratu berri den uraren zikloaren estandarizazioaren lehenengo gidan - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2023

2023ko urriak 30

Irati Aldaz, NILSAko ingeniaria, kolaboratzaile argitaratu berri den uraren zikloaren estandarizazioaren lehenengo gidan

AeasBIMClass.v01-aren argitalpena AEASek (Espainiako Hornikuntza eta Saneamendu Elkartea) koordinatu du. eta 20 erakundetako langile adituak izan ditu laguntzaile, baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriokoak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agenda Ministeriokoak ere. 
 
Irati Aldaz (Iruña, 1991) ingeniari elektronikoa, da eta bi urte daramatza parte hartzen Espainiako lehenengo BIM (building information modeling, ingelesez) gidan. Argitalpenak jorratzen du informazioaren estandarizazioa eraikuntzaren eremuan.

NILSAren kasuan, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa non Aldazek 2019tik egiten duen lan, BIM metodologia aplikatzen da uraren ziklo integralerako beharrezkoak diren azpiegitura eta eraikuntzetan. Eta zehazki alor horretarako sortu zuen AEASek lan-talde bat 2021ean, herrialdeko lehenengo argitalpen estandarizatua idazteko xedearekin, eta horretan hartu du parte Aldazek. Lanaren emaitza, AeasBIMClass.v01 izenburua duena, hemen kontsulta daiteke.

Canal Isabel II (Madrilgo Erkidegoa) eta Gran Thornton-ek koordinatu eta lideratutako proiektuak lagun izan ditu enpresa publiko eta pribatuetako adituak, hala nola Acciona, Aguas de las Cuencas Mediterráneas, Agencia Catalana del Agua, Aqualia, Consorcio de Aguas de Asturias, Consorcio del Besós, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa, Empresa de abastecimiento y saneamiento de Sevilla-koak; baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerio eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agenda Ministerioko kideak ere.

2018an jada Administrazio zentralak ministerio arteko BIM batzorde bat sortu zuen, etorkizunean kontratazio publikoari BIM metodologia eransteko plan bat lantzeko. Alemania, Italia, Finlandia, Erresuma Batua eta Norvegiak, adibidez, gaur egun derrigorrez egiten dute, eta Europar Batasunak epe ertainean errekerimendu izatea planteatu du. 

“Prozedurak, nomenklatura, modeloak... estandarizatu dituen gida bat izatearen abantaila handia denek osagai, eraikuntza-fase, uraren zikloaren elementu eta hamaika gauza gehiagori berdin deitu ahal izateko tresna bakarra daukagula da. Orain arte, barreiatuta zeuden edo bakoitzak desberdin deitzen zituen”, adierazi du Iratik. “Gida honen bidez egin nahi dena eraikuntza eta eraikingintzako jargoia homogeneizatu, bateratu eta kohesionatzea da; hari ordena eman eta egitura sendo bat aurkeztu, hezurdura komun bat izan, langile aditu guztientzat balioko duena. Honek Europara eta mundura gerturatzen gaitu”, zehaztu du.

Bere kolaborazioa AEASekin horrekin amaitu ote duen galdetuta, ezezkoa eman du, oraindik geratzen den ibilbidea luzea dela, gida honena barne. “Lehenengo edizio bat da, lehenengo prototipoa, aldaketa eta zabalkuntzak izanen dituena, sektore bizia baita; eta ezin gara geldirik geratu. Lan-taldeak jarraitzen du, eta nik harekin ere, zeren, gainera, pertsonalki asko ikasten ari naiz haien eremuetan profesional handiak diren eta ezagutza handia komunean jartzen duten pertsona horiengan, eta beste egoera batean oso zaila litzateke hori lortzea”.

Kolaborazioa
Aldazentzat, beste indargune bat truke kolaboratiboa da. “BIMek bere muinean darama kolaborazioa eraikuntza eta azpiegituren bizi-ziklo osoa dokumentatzeko tresna informatikoen bidez, eragile guztien eskura egonen den eta informazio baliagarri guztiak batuko dituen gordailu bakarra sortzeko. Hori dela eta, foro handi bat da, non kezkak, esperientziak eta jakinduria partekatzen diren, horiek sistematizatzen eta finkatzen bukatzeko”.
Hitz horiek gogora ekar dezakete Espainiako Errege Akademiaren osaketaren leloa, 1714koa: fija, limpia y da esplendor. Haren helburua zen hitzak eta gramatika ere finkatzea, akatsak eta forma okerrak baztertzea, eta hitzaren garrantzia egunerokoan azpimarratzea.

Kasu honetan, BIM gidak berebiziko garrantzia daukan eremu batean egin du, eraikuntzan. Gidaren bokazioa da, halaber, iraunkorra eta etengabeko lanekoa izatea, denborak eragin ditzakeen aldaketetara moldatzeko.

AEAS
AEAS, bere webgunean bertan azaltzen den bezala, Espainian erreferentziazko elkarte profesionala da hiri-uren sektorean. 1971n du jatorri, International Water Supply Association-eko (IWSA) batzorde espainiarreko kideek elkarte nazional bat eraikitzea erabaki zutenean, zeina, nazioarteko elkarte gisa, uraren hiri-zikloaren alderdi guztiez arduratuko zen. Baina AEAS ez zen 1973ra arte formalki osatu irabazi asmorik gabeko elkarte profesional gisa ur-hornikuntza eta -saneamenduko hiri-zerbitzuen alderdi zientifiko, tekniko, administratibo eta legalak sustatu eta garatzeko.

Orduz geroztik, barne hartzen ditu erakunde kudeatzaileak –udal-zerbitzuak eta erakunde publiko, pribatu eta mistoak–, espainiar populazioaren % 80ari hornikuntza- eta saneamendu-zerbitzuak ematen dizkietenak; uraren sektorearekin zerikusia duten enpresa teknologikoak, erakunde publikoak eta norbanako adituak ere barne hartzen ditu. Gainera, elkarlanean aritzen da izen handiko nazioarteko erakundeekin uraren zikloaren inguruko alderdietan, hala nola EurEau eta OCDErekin.

Gaur egun, AEASek 300 bazkide ditu eta elkartean integratutako entitate eragileek zerbitzua ematen diete 35 miloi biztanle baino gehiagori, gutxi gora behera 1.700 udalerri espainiarretan.