NILSAk lizitaziora atera du Tuterako jariatze-tanga hobetzeko obra - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2021

10 de junio de 2021

NILSAk lizitaziora atera du Tuterako jariatze-tanga hobetzeko obra

Vista del tanque antes de su inauguración en 2008

Tangaren eta kanpoko lorategien egoera inaugurazioaren aurretik, 2008an

Tuterako jariatze-tanga 2008ko abuztutik martxan dago, eta orain bere garbiketa sistema berritu, ingurua berrurbanizatu eta uraren bideratzea hobetuko da, desbideratze-sistema baten bidez (by-pass). Proiektu horren lizitazioa atzo argitaratu zen Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian.
 
NILSAk, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentura atxikitako enpresak, lehiaketara atera ditu hobekuntza horiek, 342.776,03 euroko zenbatekoarekin. Obrak uda-amaieran hasiko dira eta lau hilabete iraungo dute. Tangak hamahiru urte daramatza martxan, eta helburua emari biziak eta ustekabekoak (ekaitzak, esaterako) atxikitzea eta ondoren sarera itzultzea da, kolapsatu gabe bere gain har ditzakeenean. Horrela, aurretik Azucarera auzoan (instalazioa dagoen lekuan) gertatzen ziren uholdeak saihestu dira.
 
Emaria 1,6 metroko diametroa duen hormigoizko kolektore baten bidez iristen da tangara, eta segundoko bost metro kubiko har ditzake. Instalazioak 4.000 metro kubiko biltegiratu ditzake eta bi bolumen bereizi ditu. Batetik, ura hartzeko ganbera, eta, bestetik, tanga bera, hutseko garbiketako sistema batekin.
 
Sistema horren bidez, huts-ponpa batek ganberako airea xurgatzen du, eta uraren zati bat biltegiratzen da gero erabili ahal izateko. Ura pilatzen zuen ekaitza edo gertaera igaro denean eta ura araztegira eraman denean, sistemak olatu bat sortzen du xurgatutako urarekin. Olatuak sedimentuak eta hondakinak eraman eta, horrela, eremua garbitzen du. Proiektu berriaren hobekuntza honakoan datza: hormigoizko hormak dituen oraingo ganberaren ordez, beira-zuntzez indartutako poliesterrez guztiz egindako bat jarriko da. Horrek estankotasuna bermatuko du, eta gaur egungo ganberak sortzen dituen arazoak konponduko ditu, ez baita guztiz estankoa. Gainera, ganberaren zorua eta altxaerak iragazgaiztu egingo dira, inprimazio baten eta zigilatze-tratamendu baten bidez.
 
Bestalde, zirkulazio-sistema bat (by-pass) jarriko da, emaria desbideratzeko operazio- eta mantentze-lanak burutu behar direnean, edo sarrera-balbuletan buxadura gertatzen denean, sedimentuak eta materia solidoa gehiegi direlako. Izan ere, gero eta maizago gertatzen diren bat-bateko euri-jasek sedimentu eta materia solido horiek arrastatu ditzakete. Burdinbidearen lineen ondoan dagoen hormigoi armatuzko kutxatila batean egingo da operazio hori.
 
Instalazioaren inguruari dagokionez, gaur egun landare-lorategi bat dago, hainbat plantaziorekin. Horrez gain, apaingarrizko legar-eremu gris bat dago, birrindutako pinu-azalezko beste eremu batekin txandakatua. Metalezko pletinek banatzen dituzte, eta inguruan oinezkoentzako gune bat sortzen da, banku eta argiekin. Ibilgailuak multzoan integratutako hormigoizko galtzada batetik igarotzen dira. Denboraren poderioz, urbanizazioa hondatuz joan da, eta asentu handiak izan dira zenbait eremutan. Hori dela eta, hiri-altzariak kentzeari eta berrurbanizazioari ekingo zaio, eta almendrondoak landatuko dira lehortu diren lekuetan edo obrak egiteko moztu beharko direnen ordez. Azkenik, ureztatze-sarea eta landare usaintsuak jarriko dira, hala nola izpilikua