Ikasgela jasangarria
Zure ekarpenari ikusgarritasuna
Ispiratzen duten eskolak atalean, Nafarroako ikastetxeek uraren erabilera arduratsuaren eta iraunkortasunaren inguruan garatutako proiektuei ikusgarritasuna ematen diegu. Gune hau praktika onen erakusleiho gisa jarduten du, eta bertan hezkuntza komunitateak sortutako esperientziak, irudiak, bideoak eta material didaktikoak partekatzen dira.
Gure helburua ikaskuntza kooperatiboa eta autonomoa sustatzea da, baita ikasleak, irakasleak, familiak eta beste eragile batzuk baliabide hidrikoen kudeaketa iraunkorra bultzatzen duten ekimenetan inplikatzea ere.
Horrez gain, parte-hartzea sustatzen dugu hezkuntza programaren jarduera presentzialen eta material didaktikoaren bidez, proiektuak eta ikaskuntzak dokumentatu eta espazio honetan partekatzera gonbidatuz. Argitaratutako proiektuek NILSAren errekonozimentua jasotzen dute, eta beste ikastetxe batzuk ingurumen hezkuntzarekin konprometitutako sareari bat egitera inspiratzen dituzte.
Horrela, Inspiratzen duten eskolak atalak komunitate aktibo eta sortzailea sustatzen laguntzen du, eredu errepikagarriak sortuz eta iraunkortasunaren eta hezkuntzaren arloan etengabeko hobekuntza bultzatuz.
Erro
Erroko CPEIPko Parranderos gelak bere laugarren urteko proiektua hasi du, ura gai nagusitzat hartuta. Erabaki hau ikasleen interesetik sortu zen, uraren zikloa eta bere garrantzia ulertu nahi zutelako.

Jarduera eta ikaskuntza nagusiak
Erroko CPEIPko ikasleek uraren jatorria eta garrantzia ikertu dute, uraren zikloan eta egoera-aldaketetan sakonduz, baita uholde fenomenoan ere. Tresna digitalak erabili dituzte, hala nola diktaketak eta etxeko ur-kontsumoari buruzko datuen azterketa, aurrezpena sustatzeko. Gainera, araztegien funtzioa eta plastikoen eragina aztertu dituzte, ingurumen-kontzientzia garatuz. Azkenik, ikasle bakoitzak proiektuaren indize digitala sortu du, ikasitakoa sendotuz eta antolaketa-trebetasunak hobetuz.

Tokiko ekintza: Erro ibaiaren garbiketa
Proiektuak ingurunean zuzeneko ekintza batekin amaitu du: Erro ibaiaren garbiketa. Ikasleek, 200 kg zabor bildu dituzte, ura eta tokiko biodibertsitatea zaintzeko duten konpromezua erakutsiz.

Azken hausnarketa
Erroko CPEIPren proiektua inspirazio-iturri da ingurumen-hezkuntza eskolako kurrikulumarekin nola integra daitekeen erakusteko, ikaskuntza teorikoa, tresna digitalen erabilera eta ingurunean ekintza zuzena uztartuz. Nafarroako ikastetxe guztiak gonbidatzen ditugu ekimen honetara bat egitera, beren proiektuak NILSAren Ikasgela Jasangarrian partekatuz, guztiok batera etorkizun jasangarriagoa eraikitzen jarraitzeko.
Lekaroz

Lekarozko ikastetxea Bidasoa ibaian. 2026ko urriaren.
- Zure ekarpenari ikusgarritasuna
