Bigarren Hezkuntza

ARAZTEGIRA BISITA

Ur Garbiak, Ur Biziak

Laburpena

Hondakin-uren arazketa funtsezkoa da ingurumena babesteko, osasun publikoa zaintzeko eta ur-baliabideen erabilera jasangarria bermatzeko. Jarduera honetan, parte-hartzaileek Hondakin Uren Araztegi (HUA) baten funtzionamendua gertutik ezagutuko dute, ibilbide interaktibo baten bidez, ur kutsatua sartzen denetik ibaiara baldintza ezin hobeetan itzuli arte prozesuaren etapa bakoitza erakutsiz. Gainera, araztegian sortutako hondakinak, haien tratamenduak eta erabilera posibleak aztertuko dira, hala nola ongarri biologikoen edo energia berriztagarriaren ekoizpena, ekonomia zirkularreko eredu bat sustatuz.    

Esperientzia honek gure eguneroko ekintzek uraren ziklo integralean duten eraginaren inguruan eta gure ur-aztarna minimizatzeko egin dezakegunaren inguruan kontzientzia piztu nahi du. Parte-hartzaileek hausnartuko dute ura garbi mantentzeak duen garrantziaz ur-ekosistemak zaintzeko eta etorkizuneko belaunaldientzat ur-eskuragarritasuna bermatzeko.    

Aukera paregabea planeta jasangarriago baten alde ikasteko, hausnartzeko eta jarduteko!

Hartzaileak

  • Bigarren Hezkuntza

Iraupena

  • Ordu bete

Helburuak

  • Uraren ziklo integrala eta hiri-zikloa berrikustea.
  • Hondakin-uren arazketa prozesua ulertzea: tratamenduak eta prozesuak, eta HUAra iristen den ur mota eta nondik datorren ezagutzea.
  • Araztegian ateratako hondakinek jasotzen dituzten tratamenduak komentatzea.
  • Gure erabilera eta kontsumo ohiturei buruz hausnartzea eta uraren zikloan nola eragin dezaketen.
  • Arazketa prozesuaren garrantzia eta konplexutasuna baloratzea.