Bisitak - NILSA

NILSA

bisitaldi gidatuak

Ibilgu egokitik

Hondakin uren arazketa, naturara itzultzen dugun ura, bizidun guztientzat garbi eta eskuragarri egon dadin bermatzeko, hondakin uren arazketa funtsezkoa da. Jarduera honetan HUAen funtzionamendua ezagutuko dugu araztegian barna ibilbide bat eginez. Hortaz urak ibaira kalitate onarekin isuri arte jarraitzen duen prozesu guztia ikusiko dugu. Horretaz gain, alde batetik hiri hondakin solidoen eta ur hondakinen arteko erlazioa, eta bestetik, pertsona bakoitzak egiten duen uraren kontsumoak ur zikloan duen eragina landuko dugu.

ZUZENDUA

Pertsona helduen talde antolatuentzat (APYMAK, elkarteak, kolektiboak...).

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Uraren Hiri-zikloa eta uraren ziklo integralean sakontzea.

Hondakin uren arazketa prozesua ulertzea.

Araztegitik ateratzen diren hondakinek jasotzen duten kudeaketa eta tratamendua azaltzea.

Uraren zikloarengan eragina izan dezaketen kontsumo ohiturak hausnartzea.

Hondakin uren arazketak duen garrantzia eta prozesu konplexua bat dela aintzat hartu.

Ur garbiak, ur biziak

Zergatik beharrezkoa dugu hondakin urak araztea?. Jarduera honetan HUAen funtzionamendua ezagutuko dugu araztegian barna ibilbide bat eginez. Hortaz, urak ibaira kalitate onarekin isuri arte jarraitzen duen prozesu guztia ikusiko dugu. Horretaz gain, araztegitik ateratzen diren hondakin solidoek jasoko duten kudeaketa eta tratamendua, eta ondoren emango zaien erabilera ezagutuko dugu. Bestalde, gure kontsumo ohiturek uraren ziklo integralaren kudeaketan duten eragina erakutsi nahi dizuegu eta hori ikusita, ura naturara garbi itzul dadin eta animalia nahiz landareentzat eskuragarri egon dadin denok egin dezakeguna aztertuko dugu.

ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Ziklotik aurrera.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Uraren Hiri-zikloa eta ziklo integrala ezagutzea.

HUAra zer ur motak heltzen diren ikusi eta nondik datozen aztertu.

Hondakin uren arazketa prozesua ulertzea: bertan egiten diren tratamenduak eta prozesuak ikustea.

Araztegitik ateratzen diren hondakinek jasotzen duten kudeaketa eta tratamendua azaltzea.

Uraren zikloan eragina izan dezaketen kontsumo ohiturak hausnartu.

Hondakin uren arazketa beharrezkoa dela ohartu eta prozesuaren garrantzia eta konplexutasuna aintzat hartu.