Lehen Hezkuntza
Araztegira bisita: Ur garbiak Ur biziak
Laburpena
Murgildu zaitez araztegiaren abenturan!
Inoiz galdetu al diozu zure buruari zer gertatzen den urarekin erabili ondoren? Ezagutu ezazu Hondakin Uren Araztegira (HUA) egingo dugun bisita zirraragarrian!
Txango liluragarri honetan, zu eta zure ikaskideak benetako ur-detektibe bihurtuko zarete. Elkarrekin, urak gure etxeetatik ibaira garbi itzuli arte egiten duen bidaia harrigarria jarraituko dugu.
Eta onena! uraren superheroia nola izna gaitezkeen ezagutuko dugu, gure ibaiak garbi eta biziz beteta mantentzen lagunduz.
Bisita hau hezigarria izateaz gain, oso dibertigarria da! Ez ezazu galdu ikasteko eta dibertitzeko uraren sekretuak ezagutzeko aukera hau! Erreserba ezazu zure bisita orain eta prestatu inoiz ahaztuko ez duzun abentura baterako.
Hartzaileak
- Lehen Hezkuntza (10 urtetik aurrera)
Iraupena
- Ordu bete
Helburuak
- Uraren ziklo integrala eta hiri-zikloa berrikustea.
- Hondakin-uren arazketa prozesua ulertzea: tratamenduak eta prozesuak, eta HUAra iristen den ur mota eta nondik datorren ezagutzea.
- Araztegietan ateratako hondakinek jasotzen dituzten tratamenduak aztertzea.
- Gure erabilera eta kontsumo ohiturei buruz hausnartzea eta uraren zikloan nola eragin dezaketen aztertzea.
- Arazketa prozesuaren garrantzia eta konplexutasuna baloratzea.
- Uraren hondakinak
- Ekin diezaiogun
- Aquakid: uraren bidai magikoa
- Aquakid: uraren laberintoa
- Aquakid: argi ibili urarekin
- Araztegira bisita: Ur garbiak Ur biziak
- Ibaira bisita: ibaiaren sekretuak
