PROIEKTU NAZIONALAK - NILSA

NILSA

PROIEKTU NAZIONALAK

Nafarroak, Europako funtsak kudeatzeaz gain, estatukoetan edo erregiokoetan ere parte hartzen du. Beheko zerrendan, egiten ari denak edo bukatu berri dituenak daude.

RETOS MAGNYFOS

- Titulu osoa: Magnesio-azpiproduktuak erabiltzea ur-hondakinen araztegietan fosforoa struvita-jaulkitze bidez berreskuratzeko. MAGNYFOS (RTC2019-007257-5)
- Deialdia: 2019ko lankidetza-erronkak
- Laburpen-esaldia: Ingurune erreal batean soluzio teknologiko berri bat diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea, hiriko hondakin-uretan dagoen fosforoa eraginkortasunez berreskuratzeko, eta, era berean, magnesio asko duten azpiproduktu industrialak birbalorizatzeko.
- Aurrekontua guztira: 609.597,56 €
- NILSAren aurrekontua: 151.380,00 € [finantzatutako portzentajea: 60.552,00 (% 40]
- Proiektukideak: NILSA, Asociación Centro tecnológico CEIT-IK4, Magnesitas Navarras, S.A. (MAGNA), Fundación Bosch i Gimpera (Bartzelonako Unibertsitatea)
- Egikaritze-epea: 2020/07/01etik 2023/12/31ra

DRAINATZE JASANGARRIA - NAFARROAKO GOBERNUA

- Titulu osoa: SUDS GN 0011-1365-2021-000047
- Deialdia: Nafarroako Gobernuko I+G proiektuak egiteko laguntzak. 2021eko deialdia
- Laburpen-esaldia: Hiri-isurketen inpaktua saneamendu-sareetan drainatze jasangarriko hiri-sistemak jarriz arintzearen ebaluazioa
- Aurrekontua guztira: 142.932 €
- NILSAren aurrekontua: 82.255 € (finantzatutako zenbatekoa: 75.046 €) 
- Proiektuan sartutako kideen zerrenda: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta NILSA
- Egikaritze-epea: 2021/06/15-2023/07/31

ESTEKAK

THERMOGAS

- Titulu osoa: Lohiak digestio anaerobio termofiloaren bidez tratatzea: teknologia mikrobiologiatik, ingeniaritzatik eta simulaziotik aztertu eta optimizatzea. ThermoGas (CPP2021-008749)
- Deialdia: 2021eko lankidetza publiko-pribatua
- Laburpen-esaldia: Lohiak digestio anaerobio termofiloaren bidez tratatzearen bideragarritasun teknikoa ikertu, optimizatu eta ingurune errealean aztertzea, nutrienteak berreskuratzeko, energia sortzeko eta modu eraginkor eta seguruan higienizatzeko, ingeniaritza, mikrobiologia eta simulazioa konbinatuz.
- Aurrekontua guztira: 646.707,22 €
- NILSAren aurrekontua: 264.970,81 € [finantzatutako portzentajea: 105.988,32 (% 40]
- Proiektuan sartutako kideen zerrenda: NILSA, Asociación Centro tecnológico CEIT-IK4, GyD tecnología del agua, Zaragozako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea
- Egikaritze-epea: 2022/09/01etik 2025/08/31ra

PERTE: UR DIGITALA

- Titulu osoa: Agua Digital Navarra/Nafarroako Ur Digitala (ADNa)
- Deialdia: Uraren hiri-zikloa digitalizatzeko diru-laguntzen lehen deialdia, Next Generation EU Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan (Europar Batasunak finantzatua), uraren hiri-zikloa digitalizatzeko diru-laguntzen bigarren deialdian.
- Laburpen-esaldia: ADNa-k Nafarroan uraren hiri-ziklo bateratu, aitzindari eta digital bat finkatzea du helburu, Nafarroako 2019-2030eko Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integraleko Plan Zuzentzailea digitalizatzeko jarduketak bultzatzeko.
- Aurrekontua guztira: 11.451.207,38 €
- NILSAri dagokion aurrekontua: 3.583.166,51 € [2.669.487 € (% 80)]
- Proiektukideak: Servicios de Montejurra S.A. (SMSA), Servicios de la Comarca de Pamplona S.A. (SCPSA), Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA)
- Egikaritze-epea: 2020/10/01etik 2025/12/31ra

BIOGASA - IDAE

- Titulu osoa: Biogas-instalazioen proiektu berezietarako pizgarrien programako laguntzen lehen deialdia – 1. eta 2. pizgarri-programak (BIOGÁS programa). (PR-BIOGAS-2022-000048).
- Deialdia: Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana -Europar Batasunak finantzatua-
- Laburpen-esaldia: Biogas programa, III. Palanka Politikaren barruan (“Energia-trantsizio bidezkoa eta inklusiboa”), Osagaia / “Energia berriztagarrien hedapena eta integrazioa”, 1. inbertsioa (“Eraikuntzan eta ekoizpen-prozesuetan integratutako energia berritzaileen garapena”) (C7.I1).
- Aurrekontua guztira: 73.512.514,52 €
- NILSAri dagokion aurrekontua: 1.756.785,13 €
- Egikaritze-epea: 2023/06/29tik 2025/10/31ra