nola hezten dugu - NILSA

NILSA

Ingurumen-hezkuntza, ezinbesteko erronka

Nola hezten dugu?

Betidanik egon da natura eta inguruarekiko kezka handia Nafarroan, eta NILSA uraren erabilera egokiari buruz kontzientziatzen laguntzen ari da 1999tik. Hezkuntza-programa urte horretan jaio zen, eta 2019an inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte, marka guztiak hautsita; horrek herritarren inplikazioa handitzen ari dela erakusten du. Beraz, eskerrik asko konturatzeagatik parte hartzea, gizalegez eta arduraz beti ere, funtsezkoa dela naturaren babesa bermatzeko: heziketa eta jakin-nahia, behar bezala jardun ahal izateko, dira lehen urratsa natura-aberastasunari eusteko.   
 
2019an, 547 taldek hartu zuten parte programan, 9.155 lagunek guztira, eta eskola-tailerrak izan ziren gehien eskatutako ekintzak (5.812 parte-hartzaile, 303 taldetan banatuta). Bestetik, eskolakoak ez diren parte-hartzaileak 1.858 izan dira guztira, 99 taldetan banatuta. Datu horiek beste urtetakoak baino nabarmen altuagoak dira, eta horrek erakusten du saneamendua, arazketa, uraren zikloa eta haien inbrikazioa klima-aldaketako egoera batean ezagutzeko ardurak adin guztietan duela eragina jada. Gogora dezagun, 2018an, 7.177 pertsonak hartu zutela parte eta, 2017an, 6.903 jaso genituela.  
 
Jendeak, oro har, gehien eskatutako jarduerak udako tailerrak, adinekoentzako hitzaldiak eta ibaiertzetako jarduerak dira; programa zabala, ugaria eta doakoa da, urte osoan zehar, hiru hizkuntzatan (gaztelania, euskara eta ingelesa), eta mota guztietako premia bereziak (entzumenekoak, motorrak, ulermenekoak...) dituzten taldeetara egokitzen da. Beste alde batetik, programak NILSAren jarduera-eremuko Nafarroako herri guztiak hartzen ditu (Nafarroa osoa, beraz, Iruña eta Iruñerria izan ezik, horiek Iruñerriko Mankomunitatearen eskumenak baitira). Horri esker, herri guzti-guztietako edonork, izan Bardeak aldekoak , izan Bidasoa aldekoak, bere herriko gelatik edo ibai-tartetik haratago joan beharrik gabe ezagut ditzake uraren zikloa eta arazketa.   
 
Monitore taldea joaten da jarduera eskatzen den tokira, eta Nafarroa egituratzen duten azpiegiturak azaltzen ditu (kasu honetan, arazketarenak), homogeneoa izan nahi duen osotasun bateratu baten parte gisa, ez bakarrik instalazioak eraikitzerako orduan, baita horiei buruz kontzientziatu eta azken helburua azaltzeko ere: ibaien egoera ona. Guretzat, protagonismo bera dute azpiegitura zein biztanle guztiek, beren pisu demografikoa gorabehera, eta aukera berdinak eskaintzen dizkiegu ingurune hurbila, hurbiletik eragiten diena, ezagutzeko.  

nafarroako ibaiak

Cómo educamos