NILSA

NILSA

Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailea kudeatzeko sortu zen NILSA. Plan horrek zerga berri bat ekarri zien berekin herritarrei: saneamendu-kanona. Laurogeiko hamarkadaren bukaera zen, eta esan dezakegu orduantxe sortu zela lehen zerga berdea Nafarroan. Halako zergak oso ohikoak dira Europako herrialde askotan, baina Espainian kosta egiten da horiek finkatzea. Baina ingurumenak ezin du itxaron: zainketa-lanak behar ditu, baita inbertsioak ere.

SANEAMENDU KANONA

Kanonari dagokion gestio guztiak

nafarroako ibaiak

Eguraldia

Kontsultatu nafarmeteo HEMEN

Behar zaitugu

Araztea funtsezkoa da ibaiak egoera onean egon daitezen, baina horrek bakarrik ez du kutsaduraren arazoa konpontzen. Badira beste faktore batzuk, adibidez ibai askoren ertzetan metatzen den zaborra, eta denon laguntza behar da horren aurka borrokatzeko. Hortaz, behar zaitugu.

Behar dugu zuk ez botatzea paperik, zigarrokinik ez beste zaborrik kalean, ez oinez zabiltzanean ez autoz zoazenean. Behar dugu zuk ulertzea komuneko zuloa ez dela dena irensten duen edukiontzi erraldoi bat. Paper-zapiak, kotoi-txotxak, botikak, lixibak, konpresak, janari-hondarrak... halakoak ez dira komuneko zulotik bota behar. Izan ere, hodiak buxatu egiten dira, bai zure etxekoak bai orokorrak, eta horrek izugarrizko gastua dakar, denok ordaintzen duguna. Beraz, behar dugu zuk paperontziak, garbiguneak, edukiontziak eta halakoak erabiltzea, eta ez hondakinak behar bezala kudeatzeko bakarrik, baizik eta ura ez kutsatzeko ere.

Eta behar dugula esaten dugunean, pertsonez, animaliez eta ingurumenaz ari gara. Izan ere, denok gara Lurra planetaren parte. Eta elkar behar dugu. Bizirik jarrai dezagun. Behar zaitugu. Eskerrik asko hor egoteagatik.
 
INFORMAZIO GEHIAGO

Memorien artxiboa

Kontsultatu urteko memoria guztiak 2005etik.  

araztea zurekin hasten da

ESKERRIK ASKO LAGUNTZEAGATIK