NILSAK Tuterako araztegian lan egiten du europako araudiarekin bat, ekonomia zirkularraren alde eta bermatuz azken produktua iraunkorra dela ingurumenaren aldetik - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2024

2024ko otsailak 8

NILSAK Tuterako araztegian lan egiten du europako araudiarekin bat, ekonomia zirkularraren alde eta bermatuz azken produktua iraunkorra dela ingurumenaren aldetik

NILSAk lizitaziora atera du Tuterako araztegiaren birmoldaketa eta egokitzapena, 10,28 milioi euroan. Berritu beharreko instalazioa 2002an eraiki zen. Azken xedea, dena den, materia organikoa tratatzeko estrategia bat hastea da, besteak beste, CEIT, CENER, CEDEX zentroekin, INTIA sozietate publikoarekin eta Zaragozako, Nafarroako eta Bartzelonako unibertsitateekin, eta NUPekin ere, egindako I+G+Bko ikerketekin bat. Ikerketa guztiek Espainiako Hornikuntza eta Saneamendu Elkartearen bermea dute.
 
Nafarroak bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du testuinguru horretan, eta aurrera egiten jarraitu egin nahi du abangoardiako bidean, I+G+B arloan egiten duen lana oinarri, Europar Batasuneko estandarrak etorkizunean betetzeko behar adinako aurrerapenez eta denboraz.
 
Proiektua apirilean esleitzea aurreikusten da, eta hondakin-ura araztearen ondoriozko produktu lehorraren tratamendua zentralizatzea ekarriko du; horrela, soberako materia organikoa baliabide bihurtuko da, ekonomia zirkularreko estrategia argi baten bidean.
 
Bestalde, produktu hori Tuterako araztegian zentralizatzeak tratamendua % 16,5 soilik handitzea ekarriko du. Nafarroako iparraldeak Iruñerria osoari zerbitzua ematen dion araztegira bideratzen jarraituko du, zeinak Nafarroa osoko materia organikoaren % 60 biltzen baitu jada. Hartara, Tuterakoak gainerako % 40a hartuko du. Ebroko ardatzetik helduko da gehiena, hegoaldetik betiere, zeinetatik % 23,5 jaso eta tratatzen baita jada.
 
Proiektua aurreko astean aurkeztu zen, eta jasangarritasuna du ardatz: ingurumenekoa eta nekazaritzakoa, energetikoa eta ekonomikoa. Lehenik eta behin, tratamenduak Europar Batasuneko Kontseiluak eta Parlamentuak zuzentaraurako egindako zirriborrora egokitzeko beharra ikusi da. Zirriborroa joan iazko urrian ezagutarazi zen.Ildo horretatik, gogoratu behar da helburua araztegian hondakin-ura araztetik ateratzen den materia lehengoratzea dela, hau da, nekazaritzan aplikatzeko baliabide bihurtzea: medeapen organiko bat, nitrogenoan eta fosforoan aberatsa, laboreetarako egokia.
 
Gainera, NILSAk Foru Nafarroa horretan aitzindari izatea nahi du, 2005ean hondakin-uren tratamenduan izan zen bezala. Duela ia hogei urte, Nafarroa izan zen 91/271/EE araua bete zuen autonomia-erkidego bakarra; 2.000 biztanletik gorako herri guztiek hondakin-urak araztuta eduki behar zituztela ezarri zuen arauak. Beste erkidego batek ere ez zuen halakorik egin, eta, horregatik, Espainiak Europar Batasuneko kide gisa inoiz izan duen isunik handiena ordaintzen jarraitzen du (sei hilean ia hamaika milioi euro 2018tik).Gaur egun, Bruselak berriro eraman du Espainia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira, behin eta berriz ez betetzeagatik.
 
 
Bestalde, nekazaritzako erabileraren ardatzean 2.000 hektarean aplikatzea aurreikusten da hasiera batean. Estrategia horren oinarri diren azterlanak INTIArekin egin dira; nekazaritzan eta laboreetan aditua da sozietate publiko hori.

NILSAk emango die nekazariei medeapen organikoa, dohainik. Horri esker, mantenugaiak (fosforoa eta nitrogenoa, bereziki) berreskuratuko dira lurzorurako, zertarako eta erauzketa-iturri mineraletatik datozenak aplikatu beharrik ez izateko; horrez gain, ustiatze-kostuak aurrezten dira labore estentsiboen (artoa, garia, garagarra, zekalea, oloa, koltza, ekilorea). Gainera, azken helmuga hurbil dagoenez, bitartekariak saihestu eta garraioen karbono-aztarna murrizten da.

Azkenik, beste ardatz bat nabarmendu beharko litzateke, energia-ekoizpenarena, zeinaren azken helburua baita energia berdearen autohornikuntza Nafarroako arazketa- eta saneamendu-instalazio guztietarako (207 araztegi biologiko eta 400 bat putzu septiko). Gaur egun, hauxe da energia-ekoizpena Iruñerrian: 19,6 GWh/urte. Tuteran, proiektua amaitzean, urtean 11,8 GWh sortzea aurreikusten da. Horri gehitzen badiogu NILSAk duela bost urte baino gehiagotik martxan duen eguzki-programaren plaka fotovoltaikoen ekoizpena (1,5 GWh/urte), emaitza da Nafarroako instalazio guztiek kontsumitzen duten energiaren % 93. Kontuan hartu behar da, gainera, energia berdea erosiz iristen dela gainerako % 7ra, hau da, sistemaren neutraltasun energetikoa lortzen da, Europar Batasunak eskatu bezala.

Zentralizazioak, beraz, arazketatik sortzen den produktu osoari tratamendu homogeneoa ematea dakar; kostuak aurrezten ditu, banakako tratamenduen aldean, eta horrek eragina izango luke zergadunari kobratzen zaion ur-tasan; osasun- eta ingurumen-arloan teknologiarik eraginkorrena aplikatzea bermatzen du; eta dinamismoa sortzen du eremu horretan enpleguan eta nekazaritzan.