LIFE NADAPTA 2017-2025 - NILSA

NILSA

LIFE NADAPTA

LIFE NADAPTA 2017-2025, estreinako proiektu europarra aldaketa klimatikora egokitzeko estrategia baterako erregio batean

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua da buru proiektuan, eta Osasun (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua), Eskubide Sozial eta Garapen Ekonomikoko departamentuak ere parte hartzen ari dira, finantzatzaile gisa.  GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA enpresa publikoak ere parte hartzen ari dira, bazkide gisa, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoa ere.
Aurrekontuak 15,565.090 euro jo du; haietako 9.339.054 euro (% 60) Europar Batasunak jarriko ditu, eta gainerako 6.226.036 euroak (% 40), Nafarroako Gobernuak. 

Europak badu interesa proiektu horretan zeren eta area biogeografiko –Alpetar-piriniotarra, atlantikoa eta mediterraneoa– eta klima desberdinek –ozeanikoa eta kontinentala– bat egiten dutelako Nafarroan; hartara, hemengo emaitzak Europako beste erregio batzuetan erreplika daitezke.   Halaber, Nafarroan garatzen ari diren aldaketa klimatikoari eta beste gai batzuei buruzko politikak modu koordinatu eta koherentean ezartzen ari direla baloratu dute.