URTEKO MEMORIAK - NILSA

NILSA

URTEKO MEMORIAK

2016ko memoria

Bio-hondakinak kudeatzeko lerro estrategiko nagusiak

Honako hauek dira lerro estrategiko nagusiak bio-hondakinak kudeatzeari begira: 1. Gai organikoaren gaikako bilketa sendotzea eta aurrera egitea haren kalitatea hobetzeko. 2. Konposta ekoiztea eta erabiltzea sorburutik ahalik eta hurbilen. 3. Gai organikoaren hainbat kopuru eta kalitate tratatzeko moduko gaitasuna duten instalazioak izatea. 4. Lanpostuak sortzea, espezifikotasun tekniko txikikoak eta talde tekniko komun batek lagunduta, mantentze-lan espezializatua eta jarraipena egiteko eta prozesuak kontrolatzeko. 5. Aprobetxatzea eskalako kudeaketa-aukerak balorizazio agronomikoa egiteko, baita konposta egiten ez den kasuetan ere. 6. Berotegi-efektuko gasen igorpenak minimizatzea, bai errepide bidezko garraioarena, bai kontrolik gabeko hartzidura-prozesuetan ekoizten diren konposatu organiko lurrunkorrek eta nitrogeno-oxidoek sortutakoak.

Camión de recogida de residuos de la Mancomunidad de Sakana

Frakzio organikoa tratatzeko instalazioak: Gaur egun, honako hauek dira frakzio organikoa tratatzeko zentroak: Cárcar, HTN Biogas Caparroson eta Mendyra S.L Mendigorrian.

Telefono eta e-mail bidez egindako harremanez gainera, bilkurak edo bisitak egin dira honako instalazio hauetara aipatzen diren data hauetan.

2020ko horizontearen barnean, bio-hondakinak tratatzeko lerroak izanen dituzte Culebrete, Cárcar eta Arbizuko tratamendu-zentroek.

Tamaina txikiagoko gainerako instalazioak, konpostaje-planta deszentralizatuak eta eskala-sistemak 2017tik 2020ra bitartean zehaztuko dira; horretarako, oinarri hartuko dira gai organikoaren bilketaren aurrerapena eta jarraian zehazten diren esperientzien emaitzen analisia.

Etxeko eta komunitateko konpostaje-sistemen ezarpenak bere horretan jarraituko du, betiere gai organiko gutxiago sortzeko eta/edo haren kudeaketa errazteko irizpideei jarraituz.

Memorien historikoa