GARDENTASUNA - NILSA

NILSA

GARDENTASUNA

Toki entitate baten gisara eratua dago Nafarroako Hondakinen Partzuergoa, eta honako entitate hauek eratzen dute: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez; eta hiri-hondakinen tratamenduan eskumena duten Nafarroako toki entitateak, Iruñerriko Mankomunitatea izan ezik.           
 
Horretarako, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legea –abenduaren 9koa– aplikatzen da, zeina abenduaren 10eko 295/2013 zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.            
 
Argitaratutako dokumentuetan, batetik, informazioa ematen da kargudun bakoitzaren dedikazio-araubideari buruz gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako, Partzuergoaren estatutuek ezarri bezala; eta, bestetik, informazioa ematen da 2016an kargudun bakoitzak jasotako ordainsari gordinei eta gainerako diru-ordainei buruz, kontzeptuen arabera banakatuta. Azkenik, azpimarratu behar da Nafarroako Hondakinen Partzuergoak ez duela berezko langilerik.