Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea edozein pertsona fisiko edo juridikoren eskubidea da, bai norbanako gisa eta bere izenean, bai bildu edo ordezkatzen dituzten legez eratutako erakundeen ordezkari gisa eta horien izenean, informazio publikoa eskuratzeko, Legean aurreikusitako mugekin eta eskatu beharrik gabe.
Informazio publikotzat ulertzen da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendeko subjektuen esku dauden eta horien funtzioak betez egin edo eskuratu diren edukiak edo dokumentuak, edozein delarik horien formatua edo euskarria.
Informaziorako sarbidea, oro har, doakoa izango da eta, ahal den guztietan, eskatutako moduan edo formatuan jarriko da eskura.
Gardentasunari buruzko Foru Legeko 4. artikuluaren arabera, informazio publikoa hauxe da:
Edozein direlarik bere euskarria eta adierazpidea, foru-lege honek aipaturiko Administrazio Publikoek sortzen duten edo daukaten informazioa.
Halaber, informazio publikotzat jotzen da zerbitzu publikoek ematen dituzten edo ahalmen administratiboak edo funtzio publikoak dituzten beste erakunde edo subjektu batzuek sortutakoa edo horien jabetzakoa den informazioa ere, baldin eta jarduera publiko bat gauzatzean lortu bada.
Informazio horren zati handi bat argitaratuta dago webgune honetan eta Gobernu Irekiaren Atarian. Aurkitzen ez baduzu laguntza eska dezakezu bilatzeko eta/edo informazio publikoa eskuratzeko eskaera formalizatzeko.
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea unibertsala da baina ez absolutua eta lotuta dago Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeko 14. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeko31. artikuluan ezarritako mugei.
Nafarroako sozietate publikoetan, informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebazteko organo eskuduna zuzendari kudeatzailea edo sozietatean ordezkaritza-eskumenak dituzten beste figura batzuk dira.
Oro har, informazio publikoaren eskaerari dagokion erregistroan sartutako datatik hilabete igaro baino lehen erantzun beharko zaio.
Epe hori beste hilabetez luzatu ahal izango da, baldin eta informazioaren bolumena eta konplexutasuna dela eta, aipaturiko epea baino lehen igorri ezin bada. Kasu horretan eskatzaileari jakinarazi behar zaizkio, hamar egun igaro baino lehen, ebazpena epe horretan igortzea justifikatzen duten arrazoiak.
Informazioa eskuratzeko eskubideak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeko 31. artikuluan jasotako zenbait muga izango ditu, hauetarako kaltegarria bada:
· Segurtasun publikoa.
· Erabakiak hartzeko prozesuetan eskatzen den konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
· Legez kanpoko penal, administratibo edo diziplinazkoen prebentzioa, ikerketa eta zehapena.
· Alderdien berdintasuna prozesu judizialetan eta benetako babes judiziala.
· Zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-funtzio administratiboak.
· Ekonomia- eta merkataritza-interes legitimoak, foru-lege honen araberako hitzarmen, kontratu eta beste ekintza administratibo batzuen publizitatearen kalterik gabe.
· Sekretu profesionala eta jabetza intelektuala eta industriala.
· Ingurumenaren babesa.
· Lege-mailako arauek gordetakotzat edo babestutakotzat jotako informazioa.
Muga horien aplikazioa, dena den, neurrikoa izango da bere xedearen arabera eta bere babes-xedearen arabera, eta modu zorrotz eta justifikatuan interpretatu beharko da.
Muga horiek legeek zehaztutako denboran edo justifikatzen dituen arrazoiak irauten duen bitartean soilik aplikatu ahal izango dira.
Ez dira izapidetzeko onartuko, arrazoitutako ebazpen bidez, honako eskaera hauek:
· Legeak eskuratzeko eskubidetik kanpo uzten duen informazioari buruzkoak.
· Zuzentzen zaion erakundearen eskuetan ez dagoen eta eskuduna ezezaguna den informazioari buruzkoak.
· Kontsulta juridikoei erantzuteko eskaerekin edo txostenak edo xedapenak egiteko eskaerekin bat datozenak.
· Neurriz kanpokotzat jotzen direnak euren izaera zentzugabeagatik eta errepikakorragatik edo eskubidea neurriz kanpo erabiltzen dutelako.
· Prestatzeko dokumentazioari, egiten ari den materialari edo datu amaigabeei buruzkoak badira eta espediente administratiboaren parte ez badira.
- Bukatu gabeak: Oraindik barnetik lantzen ari direnak eta xedapen, txosten edo onespenik ez dutenak.
- Kasu horretan, ebazpena emateko organo eskudunak hura amaitzeko aurreikusitako denborari buruz informatu beharko du eskatzailea.
· Izaera laguntzailea edo babesekoa duen informaziori buruzkoak, esaterako:
- Oharrak, zirriborroak, iritziak, barne-erabilerako laburpenak edo garrantzi edo interes publikorik ez duten barne-jakinarazpenak.
- Ez dira halakotzat jotzen: espedientearen parte diren edo ebazpenekin eta beste ekintza administratibo batzuekin zerikusirik ez duten txosten juridiko, tekniko, ekonomiko eta beste gisa batekoak.
· Hedatu ahal izateko berregiteko aldez aurretiko ekintza behar duen informazioari buruzkoak.
Ez da berregitetzat jotzen erabilera arrunteko tratamendu informatizatu baten bitartez lor daitekeen informazioa, ez eta hainbat dokumentutan sakabanatutako informazioa bildu nahi duen ekintza ere.
Eskaera bat izapidetzeko, mesedez, klikatu hemen.
Herritarren informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gauzatzeko xedez, NILSAk Informazio Publikoaren Unitate Arduraduna (IPUA) izendatu du, 5/2018 Foru Legean ezarritako betebeharrak denboran eta forman izapidetzeaz arduratzen dena. NILSAren IPUA bere komunikazio-departamentua da harekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko hau erabil daiteke: transparencia@nilsa.com edo 848 430 800 telefonora deitu.
Atal honetan aurkituko duzu antolakuntza instituzionala, antolakuntza-egitura, funtzioak, egoitza eta harremanetarako bitartekoak, arduradunen identifikazioa eta plantilla organikoa lanpostu-zerrendarekin.
NILSA Barañaingo etorbidea, 22. 31008 Iruña. 848 430 800. nilsa@nilsa.com
Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko bat da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barnean dagoena; hondakin-urak araztea, hiri-hondakinak kudeatzea eta horniduran laguntzea dira haren xedeak.
NILSA 1989an sortu zen, Nafarroako Ibaien Saneamendurako Planaren tresna kudeatzaile gisa, 1988an onetsi baitzen plan hori. Gaur egun, haren erantzukizuna da plana behar bezala ezartzea, baina, gainera, hartatik eratortzen diren kontu guztietan inplikatzen da, adibidez honako hauetan: plana eguneratzea Uren Kalitateari, Saneamenduari eta Araztegiei buruzko Plan Nazionalaren esparruan, lortzen diren lohien tratamendua edo aholkularitza hala eskatzen duten erakunde eta organismo guztientzat.
2007tik, NILSA Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren parte da, haren kudeatzaile gisa. Entitate horrek Nafarroako mankomunitate guztiak biltzen ditu, Iruñerrikoa izan ezik, baita Baztango Udala ere. Honako helburu hau du: lortzea Nafarroako hondakinak modu optimoan kudeatuak eta tratatuak izan daitezela indarrean dauden araudi guztiekin bat, interes berezia jarrita Europar Batasunean sortzen diren haietan.
Gure zerbitzuak xehetasun handiagoarekin ezagutu nahi badituzu, hemen begira dezakezu: ZER EGITEN DUGU?
Emandako zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexa bat aurkeztu nahi baduzu, helbide elektroniko honetara idatzi dezakezu: nilsa@nilsa.com
Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeko106. artikuluak adierazten duenaren arabera, «Sozietate publikoak ordenamendu juridiko pribatuaren arabera arautuko dira, Foru Lege honetan eta aurrekontu-, kontabilitate-, kontrol finantzario eta kontratazio-arloan aplikatu beharreko administrazio-araudian ezarritako espezialitateen kalterik gabe».
NAFARROAKO HONDAKIN-UREN SANEAMENDUARI BURUZKO 10/88 FORU LEGEA
10/88 FORU LEGEA GARATZEKO ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN APIRILAREN 5EKO 82/90 FORU DEKRETUA
12/2006 FORU DEKRETUA, SANEAMENDU-KOLEKTORE PUBLIKOETARA ISURKETAK EGITEARI BURUZKOA
NILSAri aplikatu behar zaio Nafarroako Bulegoak eta Langelak Sektorearen Hitzarmen Kolektiboa
NILSAko lanpostuak Bulego eta Langelen Hitzarmenean ezarritako lanbide-taldeetan xedatutakoaren arabera sailkatzen dira, modu honetan:
• 1. Lanbide-taldea. Talde horretako langileek erantzukizun zuzena dute enpresaren funtzio-arlo baten edo gehiagoren kudeaketan edo konplexutasun eta gaitasun handieneko lan teknikoak egiten dituzte. Erabakiak harten dituzte edo erabakiak prestatzen eta helburu zehatzak definitzen parte hartzen dute. Autonomia-, ekimen- eta erantzukizun-maila handiarekin betetzen ditu bere funtzioak.
Prestakuntza: Goi-mailako unibertsitate-titulua edo enpresak baliozkotutako ezagutza baliokideak eta/edo bere sektore profesionalaren jardunetan finkatutako esperientziarekin.
• 2. Lanbide-taldea. Autonomia-, ekimen- eta erantzukizun-maila handiko profesionalak dira, lan tekniko konplexuak egiten dituztenak, definitutako helburu globalekoak edo adimen-eduki edo giza harreman handikoak. Baita kolaboratzaile-talde batek eremu funtzional berean egindako funtzio-integrazioaren, -koordinazioaren eta -ikuskapenaren erantzule zuzenak ere.
Prestakuntza: Edozein mailatako unibertsitate-titulua edo enpresak baliozkotutako ezagutza baliokideak, bere sektore profesionaleko esperientzia zabalarekin osatuta. Goi-mailako unibertsitate-ikasketak ere izan ditzakete eta “Sarrerako goi-mailako tituludunak” multzoan definitutako postuekin parekatu.
• 3. Lanbide-taldea. Aginte-erantzukizunarekin edo erantzukizunik gabe, jarduera intelektualaren eta giza harremanen eduki ertaineko lanak egiten dituzte, konplexutasun tekniko ertaineko jarraibideen esparruan autonomiarekin prozesuaren barruan. Kolaboratzaile-talde batek antolakuntza-egoera txikiago batean egindako lan homogeneoen integrazioa, koordinazioa eta gainbegiratzea eskatzen dituzten funtzioak betetzen dituzte.
Prestakuntza: Erdi-mailako titulua, bigarren mailako teknikari espezialista eta/edo lanpostuan esperientzia handikoa.
• 4. Lanbide-taldea (1. Mailako ofizial ohia). Egikaritzeaz arduratzen diren pertsonen aldetik ekimena eta arrazoiketa eskatu ohi dituzten egikaritze autonomoko lanak egiten dituzten langileak, gainbegiradapean haien erantzukizuna ekarriz aginte-erantzukizunarekin.
Prestakuntza: Batxilergoa, BBB edo baliokidea edo teknikari espezialistak (3. mailako moduluak) lanpostuko prestakuntzarekin osatuta edo, bestela, lanbidearen jardunean hartutako ezagutzak.
• 5. Lanbide-taldea. Agintearen mendean edo enpresa bakoitzeko eskemaren barruan gaitasun-maila handieneko profesionalen mendean egikaritzen diren lanak, gehienetan gainbegiratuta baina ekimen propioarekin, ezagutza profesionalekin edo egokitzapen-aldiarekin.
Prestakuntza: Batxilergoa, BBB eta euren lanbidearen jardunean jasotako ezagutzak dituzten teknikari laguntzaileak (2. mailako moduluak), titulurik gabeko ikasleak lanpostuan prestakuntza espezifikoa dutenak edo lanbidean jasotako ezagutzak dituztenak.
• 6. Lanbide-taldea. Mendekotasun-maila handiarekin egikaritzen diren lanak, argi eta garbi ezarritakoak jarraibide espezifikoekin. Batez ere ahalegin fisikoa eska dezakete, prestakuntza eskasarekin edo oinarrizko ezagutzekin eta, batzuetan, egokitzapen-aldi txiki baten premia izan dezakete.
Prestakuntza: Nahitaezko oinarrizko mailenak eta, kasuren batean, bulegoko lanetarako hasierakoak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo teknikari laguntzailea (2. mailako modulua) eta/edo bere lanbidean jasotako ezagutzak.
KONTSULTATU PLANTILLARI BURUZKO DATUAK HEMEN (2021/02/28)
Ikus Nafarroako sozietate publikoetako lan-eskaintzak esteka honen bidez:
EGIN BAT GURE TALDEAREKIN
Herri Administrazioen Zerbitzurako Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/84 Lege Organikoakhonako hau ezartzen du:
Ez dago bateraezintasunik jarduera pribatuak egikaritzeko, baldin eta euren betebeharrak zorrotz betetzea galarazi edo gutxiesten ez badute edo euren inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan jartzen ez badute. Oro har, Sozietate Publikoetako langileek ezingo dituzte euren jarduerak bateragarri egin sektore publikoan kargua edo jarduera duen bigarren lanpostu batekin, honako salbuespen hauetan izan ezik:
• Irakaskuntza-funtzioak
• Funtzio sanitarioak
Bigarren jardueran aritzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretiko eta berariazko bateragarritasun-baimena, bi postuen lanaldia eta ordutegia aldatzea eskatzen ez duena eta bi batean zein bestean zorrotz betetzeari baldintzatuta dagoena. Nolanahi ere, bateragarritasun-baimena interes publikoaren arabera egingo da.
Fernando Mendoza Rodríguez NILSAko zuzendari kudeatzaileari buruzko informazioa, bere lanbide-jardueraren ondoriozkoa..
Izendapena: 2020/01/02
Harremanetarako: fmendoza@nilsa.com - Tel. 848 430 800 - Barañaingo etorbidea 22, behea Pamplona/Iruña.
Eginkizunak:
- Estrategia eta planifikazioa
- Pertsonen kudeaketa
- Administrazio Kontseiluak hartutako akordioak gauzatzea
- Maila goren-goreneko kanpo-harremanak
Parte hartzen ari den edo azken lau urteetan parte hartu duen kide anitzeko organoak edo organismo publikoetako eta merkataritza-sozietateetako zuzendaritza- eta administrazio-kontseiluak, baita kide den edo azken lau urteetan kide izan den elkarte, fundazio eta entitate pribatuetako zuzendaritza-organoak:
2016ko urtarrila - 2019ko iraila: Erriberako Mankomunitateko batzorde iraunkorreko kide
Bateragarritasuna baimendu edo aitortu zaion jarduera publiko edo pribatuak:
Ez du bateragarritasun-baimena behar duten jarduera ez publiko ez pribaturik egiten.
Kargu publikoetan aritzeagatik urtean jasotako ordainsariak, edozein izaeratakoak:
- 2020:
NILSAko gerentea, 64.103 €.
- 2019:
Arguedasko alkatea: 11.269,94 €.
Erriberako Mankomunitateko batzorde iraunkorreko kide: 1.250 €.
- 2018:
Arguedasko alkatea: 3.120 €.
Erriberako Mankomunitateko batzorde iraunkorreko kide: 1.875 €.
- 2017:
Arguedasko alkatea: 3.680 €.
Erriberako Mankomunitateko batzorde iraunkorreko kide: 2.175 €.
- 2016:
Arguedasko alkatea: 9.966,86 €.
Erriberako Mankomunitateko batzorde iraunkorreko kide: 2.575 €.
Ondareari buruzko informazioa:
https://gobiernoabierto.navarra.es/sites/default/files/gobernanza/mendoza_rodriguez_fernando_-_nombramiento.pdf
Atal honetan jendearen eskura jarriko dira 2019ko ekainaren 1etik aurrera egindako NILSAren Administrazio Kontseiluaren bileren aktak.
NILSAk ez du jendaurrean jarritako dokumentaziorik.
Atal honetan, aurrekontuei, onartutako urteko azken kontuei, auditoretza-txostenei eta sozietateak irekita dituen kontuei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
Kontu irekiei buruzko azaroaren 11ko 16/2016 Foru Legeak irekitzat eta irisgarritzat jotzen ditu Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren finantza-entitateetan, hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoetan, sozietate publikoetan, fundazio publikoetan eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeko 2. Artikuluko esparru subjektiboaren barruan jasotako zuzenbide publikoko entitateetan irekitako bankuko kontu guztiak.
Uztailaren 19ko 69/2017 Foru Dekretu bidez dago araututa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde, sozietate eta fundazio publiko elkartu edo mendekoen bankuko kontuei buruzko informazioaren argitaratzea.
Kontsultatu hemen NILSAren kontu irekiak.
NILSAk ez du mailegu-eragiketarik egiten.
NILSAk ez du ez abalik eta ez bermerik ematen.
NILSAk ez du finantza-errentamenduko eragiketarik egiten.
Sozietate publikoen kontratazio publikoa Nafarroako Kontratazio Atariaren bitartez egituratzen da. NILSAri buruzko informazioa kontsultatzeko esteka honen bitartez sar zaitezke.
Kontuan hartuta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeko 2.5 artikulua, Foru Lege honen mende dauden entitateek aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko aldietan garatuko duten kontratazio publikoaren jarduera programatuko dute eta aurrez ezagutzera emango dute euren kontratazio-plana aurrekontuen onespenarekin batera.
KONTRATAZIO PUBLIKORAKO NILSAREN PLANGINTZA 2021. EKITALDIRAKO
KONTRATAZIO PUBLIKORAKO NILSAREN PLANGINTZA 2020. EKITALDIRAKO
NILSAko adjudikazio-prozedurei buruzko datu estatistikoak
“Gardentasunari buruzko Foru Legeko 23.1.g artikuluaren eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legeko 88.2.k) artikuluaren arabera, adjudikatutako kontratuen aurrekontu-bolumenaren portzentajeari buruzko urteko datu estatistikoak Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez jakinarazi behar dira; hala ere, eduki hori ez dago eskuragarri oraindik. Horregatik, informazioa hemen argitaratuko da, eta gero bistaratuko da:”
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS EN 2020 POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO 4º TRIMESTRE 2020
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO 3º TRIMESTRE 2020
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO 2º TRIMESTRE 2020
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO 1º TRIMESTRE DE 2020
DISTRIBUCIÓN DE LOS CONTRATOS ADJUDICADOS EN 2019 POR TIPOLOGÍA DE PROCEDIMIENTO
Erakunde publikoekin kontratazioa
“Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendearen eskura jartzen da NILSA eta gainerako sozietate publikoen arteko kontratuei buruzko informazioa (hiru hilean behin eguneratzen da).”
FACTURACIÓN CON ENTIDADES PÚBLICAS EN 2020
FACTURACIÓN CON ENTIDADES PÚBLICAS 4º TRIMESTRE 2020
FACTURACIÓN CON ENTIDADES PÚBLICAS 3º TRIMESTRE 2020
FACTURACIÓN CON ENTIDADES PÚBLICAS 1º SEMESTRE 2020
FACTURACIÓN CON ENTIDADES PÚBLICAS EN 2019
Enplegu-zentro bereziei eta laneratze-enpresei erreserbaturiko kontratuak
“Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeko 36. artikuluaren 10. atalarekin bat, Foru Komunitateko sektore publikoaren parte diren entitate guztiak behartuta egonen dira urtero argitaratzera enplegu zentro bereziei eta laneratze enpresei erreserbaturiko kontratuen zerrenda eta kontratu horien guztizko zenbatekoa.”
FACTURACIÓN 2020 CON CEE Y EMPRESAS DE INSERCIÓN
FACTURACIÓN 2019 CON CEE Y EMPRESAS DE INSERCIÓN
Atal honetan, jendearen eskura jartzen da NILSAk harpidetutako lankidetza-hitzarmenei eta sozietate publikoen arteko kontratuei buruzko informazioa.
NILSAren jabetzako edo benetako eskubidea duen ondasun higiezinen zerrenda.
Atal honetan urteko publizitate-inbertsioari eta gehien errepikatzen diren informazio publikoko eskaerei buruzko informazioa aurkituko duzu.