2017 - NILSA

NILSA

URTEKO TXOSTENA

2017 TXOSTENA

2017, berritasunen urtea

Joan zen urtean, jarduera berriak sartu genituen eta harremanak egin genituen ura banatu eta hornitzen duten erakundeekin.  Gainera, alderdi gizatiarrena indartu genuen zaharrenen bizipenekin eta esperientziekin eta lantegiak eta prestakuntza osagarria estreinatu genituen. Ondoren laburbilduko ditugu 2017ko zazpi mugarriak.

Mendavia

1. Moncayoko Uren Mankomunitatearekin egindako kanpaina. Moncayoko Uren Mankomunitateak uraren ziklo integralarekin zerikusia duten hainbat jarduera eskainiz ospatu zuen bere 75. urteurrena.  Mankomunitatearekin lankidetzan aritu gara udalerrietako eskoletan dibulgazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egiten erakusketa ibiltari bat aprobetxatuz (urtarrila-martxoa).
 
2. Miguela, Jokin y los cuentos del agua lantegia. 0 eta 3 urte bitarteko Haur Eskolentzako diseinatu eta martxan jarritako lantegia. Jarduera Izarbeibarko Mankomunitateak eskatuta garatu da eta eman den eskola guztietan oso ondo balioetsi da.
 
3. Bigarren Hezkuntzarako lantegiak. Urtarrilean estreinatu zen bigarren hezkuntzako lehen ziklorako “El Agua en Juego” lantegia: rol-jokoa da eta parte-hartzaileek uraren kudeatzaile izan behar dute.  
Lehen hiruhileko beste estreinaldietako bat Bigarren Hezkuntzako bigarren ziklorako “Agua Virtual” izeneko lantegia izan da. Kasu honetan, elikadura-produktuen kontsumoa egitea proposatu diegu parte-hartzaileei, egunero egiten dugun bezala. Kontsumitutako produktuak lortzerakoan zeharkako ur-kontsumoei buruz bildutako datuen bidez, kontsumitzen dugun ur birtuala azaltzea eta azalaraztea lortu da.
 
4. Jardunaldi informatzailea irakasleekin. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin batera, bi orduko iraupeneko saioa eskaini da.
 
5. Prestakuntza denbora libreko monitoreei. Aipagarria da denbora libreko monitoreentzat ingurumen-hezkuntzari buruz emandako prestakuntza teoriko-praktikoa, Itaka Escolapiosek sustatuta.
 
6. Memorias del Agua lantegiaren bertsio handitua. Uda honetan Memorias del Aguaren beste lantegi bat egin da. Adin guztietako jendeak hartu du parte, bai haur-hezkuntzako umeek eta baita 65 urtetik gorakoek ere. Aurreko urteetan udako lantegiak egin genituen bi herritan probatu da esperientzia berria: Arellanon eta Cabredon. Belaunaldien arteko lankidetza-ikuspegia eskaintzea da helburua, baita ingurunea ezagutzeko eta ura kudeatzeko jakin-mina sortzea ere, bai txikiengan eta bai helduengan.
 
7. Kit del río materialaren estreinaldia. Abenduan lehen aldiz laga zaio maileguan Kit del río materiala Bera Labiaga Ikastolari. Ikasleak nahiz irakasleak oso pozik geratu dira jasotako materialarekin: uraren kalitatearen hainbat parametro neurtzeko saio-hodiak eta erreaktiboak.