2017-2018 - NILSA

NILSA

URTEKO TXOSTENA

2017-2018 MEMORIA

Ate irekien jardunaldiak guztiontzat

2017-2018 ikasturtean 3.131 pertsonak, 172 taldetan banatuta, heziketa-programan parte hartu zuten. Atal honen amaieran burututako jarduera guztiak xeheki azaltzen dituen 58 orrialdetako dokumentu bat topatuko duzu.  Dena den, atal honetan ikasturteko gertaera garrantzitsuenen berri ematen dugu:   
 
1. Paper-zapi bustiek eragiten duten kutsaduraz kontzientzia hartzeko kanpaina  Tailer guztiak berrikusi egin ziren paper-zapi bustiak eta bestelako hondakinak gaizki erabiltzeak eragiten dituen arazoez kontzientzia areagotzeko. Gertakari hori jarduera guztien helburu bilakatu da eta, horregatik, programaren jarduera guztietan gaia lantzen duten hausnarketa eta dinamikak txertatu dira.     
 
2. Azaroaren 17ko kanpaina. 2017ko azaroaren 17an, Nafarroako Gobernuak estolda eta araztegietan paper-zapi bustiak murrizteko antolatu zuen kanpaina berri baten hasieraren harira, hezitzaileen lan-taldeak tailer berezi bat egin zuen Tuterako Tasubinsako erabiltzaile talde batekin. Aurten, paper-zapi bustiak gaizki erabiltzeak eragiten dituen arazoez kontzientzia areagotzeko tailerrak berrikusi dira batez ere.     
 
3. Ate irekiak Ezkarozeko araztegian. 2017ko irailaren 15ean Ezkarozeko araztegia inauguratu zen eta, udalak hala eskatuta, ate irekien jardunaldi bat egin zen udalerriko herritar guztiek, haurrek ere bai, instalazioa zuzenean ezagutzeko aukera izan zezaten.   
 
4. Ate irekiak Puiuko araztegian.  Era berean, 2018 ekainaren 22an, Puiuko araztegia inauguratu zen eta, horretarako, ate irekien jardunaldi bat egin zen. Bertan, berrogeita hamar bat puiuarrek parte hartu zuten eta hezitzaileen lan-taldea haiekin egon zen.