2015-2016 - NILSA

NILSA

urteko txostena

2015-2016 TXOSTENA

Bisiten errekorra azken ikasturtean: 6.976 parte-hartzaile

2015-2016 ikasturtean, bereziki handiak dira parte hartzeari buruzko datu totalak. 6.976 parte-hartzaile izan dira, 379 taldetan banatuta. Gutxi gorabehera, parte-hartzaileen %25ek, hau da, lautik batek, hezkuntza-programaren jarduera bat baino gehiago egiten dute, eta, beraz, egiatan 4.846 parte-hartzaile dira, 265 taldetan. 

Taller del agua en Cabredo

Programan ikusten denez, parte-hartzea udaberriko hilabeteetan biltzen da nagusiki. Urtaroen arteko aldi hori ulertzekoa da, udaberrian eguraldi ona datorrelako eta ikasturtea bukatzen delako, eta, hortaz, aldi bikaina da aire zabaleko jarduerak egiteko. Hala eta guztiz ere, interesa duten pertsona guztiak animatzen ditugu udako jardueretan parte hartzera: 2015etik programa etenik gabea da urte guztian zehar, ez ikasturtean zehar bakarrik.  Uztaileko eta abuztuko jarduerak espezifikoak dira eta oso harrera ona izan zuten haien lehen edizioan. Ahalik eta gehien bultzatu eta hedatu nahi ditugu.       
 
Uste dugu hezkuntza-programa berritua dugula, zabala eta biziki interesgarria. Azken ikasturtean, aurreko erregistroen markak gainditu genituen, hala parte-hartzaile kopuruan nola partaidetza eta talde kopuruan. Parte-hartzaile kopurua %33,8 handitu da parte-hartzaile gehien izandako bigarren ikasturtearen aldean (2010-2011). Bigarren maximoarekin alderatuz gero –hura ere 2010-2011 ikasturtekoa–, partaidetzak %34,8 hazi dira. Talde kopuruari dagokionez, %19,9 egin du gora 2014-2015 ikasturtearekin alderatuta.