Uda - NILSA

NILSA

Uztaila eta Abutzua

Eskolaz kanpoko giroan egiteko garatu dira tailer hauek. Jokoak dira nagusi eta baliogarri dira uraren inguruko kontzeptuak ikasteko. Tailer hauen helburua haurrak ondo pasatzea da, baita uraren inguruko zenbait gauza ikastea ere, hala nola; uraren jatorria, uraren zikloa zer den, zein da erabiltzen dugun ura eta zein ez, zer gertatzen zaion erabilitako urari eta zer egin beharko genioke ibaira isuri aurretik.

Aurreko galderekin eta tartekatzen diren joko eta esperimentuekin txikiek kontsumo arduratsuan, hondakin kudeaketan, arazketan eta abarretan pentsaraztea lortzen da.

Jarrai diezaiogun urari

Ura funtsezko substantzia bat da gure biziarentzat eta gainerako izakienarentzat.  Egiten ditugun lan eta jarduera gehienetan egoten da guri laguntzeko prest. Badakigu ongi zenbat gauza ezin egingo genituzkeen urik gabe? Eta, nola iristen da leku horietara guztietara?, nola garbitzen da ura?, zer gertatzen da erabiltzen dugun bakoitzean?, eta, zer gertatuko litzateke zuzenean ibaira botako bagenu?        
 
Galdera horiek guztiak eta beste asko argituko ditugu tailer horretan, zenbait jolasen bitartez; haietan, urarekin freskatzeaz gainera, esperimentuak ere eginen ditugu, eta asko ikasiko dugu ura garbitzeko eta arazteko moduari buruz guk edan ahal izateko eta ibaira itzuli ahal izateko. Uraren bideari jarraituko diogu betiere tanta bakoitza aprobetxatzen saiatuz, eta, gainera, ura nola berrerabil dezakegun ikasiko dugu.        
 
Elkarlanean lortu eginen dugu! 

ZUZENDUA

3-6 urte bitartekoak.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Urarekin freskatzea xahutu gabe.

Urarekin jolastu uraren zikloaren inguruan ezagutzak bereganatzen diren bitartean.

Urak nola edangarri egiten diren eta nola arazten diren ikastea.

Aztertu uraren erabilera ona egiteko ditugun aukerak.

EMAN IZENA

Edurne Arkotxa
edurne.arkotxa@laescueladelagua.com
móvil: 620 33 74 05
oficina: 948 79 56 00
 
Odei García de Acilu 
odei.garciadeacilu@laescueladelagua.com
móvil: 620 33 78 75
oficina: 948 79 56 01

Garbi dezagun ura

Ura ezinbestekoa da bizitzarako eta egunez egun egiten ditugun jarduera guztietan egoten da, eskolan, etxean, igerilekuan... Baina, nondik dator ura?, edan dezakegu zuzenean ingurune naturaletik?, zer gertatzen da erabiltzen dugun bakoitzean?, zer egin behar dugu ibaira bota aurretik?    
 
Tailer horri esker, ongi ulertuko ditugu uraren zikloa eta hura edateko behar diren tratamenduak, baita, behin erabilita, ibaiari berriz baldintza optimoetan botatzeko. Horretarako, oso jolas eta esperimentu dibertigarriak eginen ditugu, erantzun guztiak aurkitzen lagunduko digutenak. 

ZUZENDUA

7-12 urte bitartekoak.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Ezagutzea uraren ziklo naturala modu ludiko batez.     
 
Ezagutzea hurbilagotik ura edateko moduan jartzeko eta arazteko prozesuak.    
 
Hausnarketa egitea uraren erabilera arduratsuaz eta egunerokoan baliabide natural hori zaintzeko egin ditzakegun ekintzez.  

EMAN IZENA

Edurne Arkotxa
edurne.arkotxa@laescueladelagua.com
móvil: 620 33 74 05
oficina: 948 79 56 00
 
Odei García de Acilu 
odei.garciadeacilu@laescueladelagua.com
móvil: 620 33 78 75
oficina: 948 79 56 01