Tailerrak - NILSA

NILSA

Tailerrak

Zaindu dezagun ura

Ura bizitzarako ezinbestekoa da eta egunerokotasunean gertu dugu beti; eskolan, etxean, igerilekuan. Baina, nola heltzen da ura txorrotara? Nondik dator? Ingurugirotik edan dezakegu zuzenean? Zer gertatzen zaio erabiltzen dugun urari? Zer egin behar dugu ibaira isuri aurretik? Tailer honetan aurreko galderak eta sortuko zaizkigun beste hainbeste argituko ditugu. Joko eta esperimentu dibertigarriak eginez uraren aspektu interesgarriak eta urarekin dugun harremana ikertu eta ezagutuko dugu.

ZUZENDUA

Haur Hezkuntzako ikasleak.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Uraren zikloa modu erraz eta dibertigarri batean ezagutu.

Ura nola egiten den edangarri eta nola arazten den ezagutu, eta zergatiei erantzuna eman.

Ura erabili ondoren zer gertatzen den ikusi. Hondakinen jatorriak antzeman.

Erabilera arduratsua sustatzeko ekintzak eta baliabideak zeintzuk diren aurkitu.

Lehen Hezkuntzako tailerrak

Gelan egiten diren tailerrek curriculumaren edukiak eta ingurumen sentsibilizazioa batzen duten tresnak dira. Ikasleentzat espresuki pentsatuak daude, gelan egiteko, baliabide ezberdinak erabiliz, hala nola, jokoak, teknologia berriak edota esperimentuak. Uraren gaiari buruz beti, tailerretan honako kontzeptu ezberdinak lantzen dira; uraren zikloa, kontsumo arduratsua, kudeaketa iraunkorra, kutsadura, arazketa... Eskolako ziklo ezberdinen arabera tailer bereziak garatu dira, baina, oro har, tailer guztietan egiten diren jarduerekin ikasleak ohartuko dira uraren zikloarengan dugun eraginaz, bai onerako bai txarrerako. Laburki hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Erabiltzen dugun ura

Lehen Hezkuntzarako tailerra, adinaren arabera moldatua. Teknologia berrien bidez uraren zikloa ezagutzea du helburu. Aurkezpena, bideo elkarreragilea, joko digitala, eta esperimentuak dira tailer honen osagaiak. Hezitzaileak jarduera bideratzeko pertsonai digitalez baliatzen dira.

Uraren bidaia

Nola dator ura gure etxeetara? Nondik dator? Zer gertatzen zaio urari hiri eta herrietatik pasa eta gero? Galdera hauek uraren zikloa ezagutzen lagunduko gaituzte eta ur mota ezberdinak ezagutzera ere: ur edangarria, hondakin urak, ur araztua eta ibaiko ura. Ildoan, era praktiko eta dibertigarri batean arazketaren prozesua landuko dugu. Esperimentuen bitartez uraren disolbatze gaitasuna ulertuko dugu eta guztion artean ondorio interesgarriak aterako ditugu.

Argi ibili urarekin

Uraren hiri zikloa oso sistema konplexua da; gizartearen beharrak kontutan hartu behar dira baina baita ekonomiak eta ingurugiroak ezartzen dizkiguten mugak ere. Aqualogia taldeko lagunen laguntzarekin, taldeetan erabakiak hartzen ikasiko dugu, herriko uren kudeaketaren arazoei aurre egiteko. Gainera, era praktiko eta dibertigarri batean, eta azkenik uraren propietateak eta uraren hiri zikloan baliogarri diren erabilerak landuko ditugu (iragazketa, arazketa, gazitasuna...).

ZUZENDUA

Eskolarra.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Uraren zikloa eta uraren zenbait propietate ezagutu.
 
Ur edangarria eta ur araztua nola lortzen den ikusi.
 
Ura erabili ondoren zer gertatzen den ikusi. Hondakinen jatorriak antzeman.
 
Ingurugiro, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik, ura baliabide bezala duen balorea aintzat hartu.
 
Uraren erabilera arduratsuari buruz hausnartu.

Bigarren Hezkuntzako tailerrak

Bigarren Hezkuntzako ziklo bakoitzerako tailerrak garatu dira ikasleak uraren kudeaketaren inguruko erabakietan parte har dezaten, ur birtualaren kontzeptua lantzeko eta kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartzeko. Laburki hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Ura jokoan

Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari zuzendua. Rol-joko baten bidez uraren kudeaketaren ikaskuntza lantzeko egina. Aurkezpen batez eta ur-kudeaketa kasu ezberdinak proposatzen dituen joko batez osatzen da, hautatutako ekintzen ondorio natural, ekonomiko eta sozialak aztertuz.

Ur birtuala

Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloari eta Batxilergoari zuzendua. PPT aurkezpen batekin gidatua eta taldekako dinamika batzuen bidez, jaten ditugun ohiko produktuen ur birtuala kalkulatuko dugu. Hori balio izango zaigu, gure behar eta kontsumo arduratsuaren ardatzaren inguruan hausnarketa sakon bat egiteko.

ZUZENDUA

Eskolarra. Bigarren Hezkuntza.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Hirian uraren kudeaketari buruzko erabakiak hartzen eta bereizten ikasi.

Uraren (baliabidearen) erabilerak, beharrak eta menpekotasunak aztertu.

Uraren erabilera eraginkorrari buruz hausnartu.

Ur birtualaren eta aztarna hidrikoaren kontzeptuak ulertu.

Taldean lan egiten ikasi, modu koordinatu batean eta izpiritu kritikoa sustatu.

jarduera-eskaera

* eremu guztiak bete beharrekoak dira

Código anti Spam