Adinakoak - NILSA

NILSA

Adinakoak

Azkeneko 100 urteetan urarekin dugun erlazioa nabarmenki aldatu egin da. Pertsona adinduek aldaketa hauek bizi izan dituzte eta aldaketen protagonistak izan dira.

Uraren memoriak

Jarduera honen bitartez, zuen bizipenak eta oroitzapenak entzun eta partekatu nahi ditugu. Uraren kudeaketa eta tratamenduaren inguruko aurkezpen batekin hasi eta pasatako garaiez hizketan hasiko gara. Hau guztia baliogarria izango zaigu beste garaietan urak zuen balioa, egiten zen erabilera, zainketa eta kudeaketa hausnartzeko. Solasaldi bat izango balitz bezala, garai haietako bizipenak entzun ahal izango ditugu, hala nola, zituzten ohiturak, zeuden hornikuntza azpiegiturak, osasun aspektuak, ur kutsadura eta beste hainbeste.

ZUZENDUA

65 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorako pentsiodunak.

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Bertaratu direnen parte hartzea bultzatu eta uraren inguruan dituzten bizipenak partekatzea faboratu.

Azken urteetan uraren kudeaketa eta tratamenduan egon diren aldaketak ezagutu.

Urari ematen diogun erabilera, ditugun ohiturak eta duen garrantziari buruz hausnarketa bat egin.

Pertsona adinduen memoria kolektiboari balioa eman.

jarduera-eskaera

* eremu guztiak bete beharrekoak dira

Código anti Spam