Saneamendurako kanona etxeko zein industriako hondakin urak isurtzeari ezartzen zaion ingurumen-zerga da. NILSAk saneamendurako kanona kudeatzen du araztegien eraikuntza finantzatzeko, baita hauen funtzionamendua eta mantenimendua finantzatzeko ere.
Webgunean erabiltzaileek hizkuntza aukeratzeko ahalmena dute saneamenduari dagozkion izapideak egiteko. Era berean, idatziz edo telefonoz bi hizkuntzetariko batean jaso ahalko dute arreta, eskatzen dutenaren arabera.
Atal honetan etxeko erabiltzaileetarako eta industrietarako indarrean dauden tarifak kontsultatzen ahal dira, baita ibai-ibilgura isurtzeko tarifak ere, urtekoak zein aurreko ekitaldietakoak. Gainera, atal honen bidez, edozein erabiltzailek bere, izena emantoko ahalmena du Internet bidez, kanona kudeatzeko. Horri esker, denbora eta paper anitz aurrezten da. Hemendik, zuek guztioi gonbidatzen zaituztegu bide digitala erabiltzera, kudeatzeko eta ekosistema zaintzeko abantaila ugari bait ditu.
Azkenik, atalak eremu pribatua du, sisteman izena eman duten guztientzako, bertan sartzeko eta nork bere espedientea ahalik azkarren begiratzeko.
NILSAn, Txaro Jubera saneamendurako kanonaz arduratzen da, eta posta elektronikoa agertzen da harremanetarako datuetan. Hara helarazi ahalko dituzue eskaerak, kexak edo zalantzak.
Saneamendu kanonaren pribatu gunean egin dezakezuena:
Erabiltzaile eta pasa-hitza sartu itzazu:
Erabiltzaileek Txaro Jubera-rekin harremanetan jartzeko helbidea: canon@nilsa.com
Kontsulta eta Informazio orokorra jasotzeko helbidea: nilsa@nilsa.com